Neguan, elikadura-ohitura osasungarriak izatea komeni da. Koilararekin jateko plater beroak gomendagarriak eta indargarriak dira urte-sasoi honetan, batez ere barazkiz eta lekalez eginak baldin badira.
Krema osasungarrien hiru errezeta proposatzen dizkizugu, neguan zure bazkariak eta afariak zaindu ditzazun. Oso erraz prestatzen dira!
3 krema-errezeta ezin hobe negurako
Kalabaza- eta dilista-krema
Lehen plater oso osatua da, kaloria gutxikoa, eta behar duzun energia guztia ematen dizuna, duen osagai-konbinazio bikainari esker. Kalabazak gure immunitate-sistema indartzen du, antioxidatzailea da, eta gripea eta katarroak prebenitzen ditu, besteak beste. Bestalde, dilistek proteinak, mineralak, burdina eta zuntza dituzte.
Plater hau prestatzen ikasi nahi baduzu, jarraitu gure errezetari urratsez urrats.
Ilar-krema
Ilarrek, errezeta honen oinarrizko osagaia, nutrizio-balio handia dute, eta beste lekale batzuek baino kaloria gutxiago. Landare-proteinen iturri garrantzitsua dira, eta bitamina, mineral eta karbohidrato ugari dituzte. Zuntz disolbagarri ugari dute, eta kolesterola murrizten laguntzen dute.
Plater hau prestatzen ikasi nahi baduzu, jarraitu gure errezetari urratsez urrats.
Almendradun brokoli-krema
Brokolia oso barazki nutritiboa da, bitamina eta mineral ugarikoa eta kaloria gutxikoa. Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen ditu, burdin iturri ona da —anemiari aurre egiteko—, eta organismoa garbitzen du, besteak beste. Almendrek, berriz, proteinak, koipe osasungarriak eta antioxidatzaileak gehitzen dizkiote plater honi.
Plater hau prestatzen ikasi nahi baduzu, jarraitu gure errezetari urratsez urrats.
Beste gomendio batzuk
Osatu gainerako jatorduak gure ogi % 100 integralekin.