Masailak Porto erara etxean egitea zailegia delakoan? Ezta hurrik eman ere. Pausoz pausoko gure errezetarekin, oso erraza da plater gozo hori prestatzea. Apuntatu ondo osagaiak eta ekin lanari, ziur samur eta zaporetsu geldituko zaizula, saltsa zoragarriarekin. Zur eta lur utzi senide eta lagunak!
Ikusi, pausoz pauso, Masailak Porto erara errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 1,5 kg behi-masail
- 3 baratxuri
- 2 porru
- 1 apio-enbor
- 2 tipula gozo
- 2 erramu-orri
- 3 azenario
- ½ litro Portoko Tawny ardo
- Edalontzi bat ur
- Patata egosiak
- 2 edalontzi txiki basmati arroz
Pausoz pauso:
1. Gatzpipertu masailak, eta gorritu olio apur batekin zartagin batean. Utzi geroko.
2. Txikitu baratxuriak, porruak, apioa eta tipula gozoak. Moztu azenarioak xerratan.
3. Gehitu barazki guztiak lapiko batean erramuarekin batera, eta erregosi 15 minutuz.
4. Denbora hori igaro ondoren, sartu masailak lapikoan, gehitu Portoko ardoa eta egosi 30 minutuz. Bota gatz gehiago behar izanez gero.
5. Denbora hori igarota, gehitu ura, estali lapikoa eta kozinatu 90 minutu gehiagoz su motelean.
6. Zerbitzatu patata egosiarekin eta basmati arrozarekin.
Beste gomendio batzuk
Beste haragi-errezeta gozo baten bila bazabiltza, probatu Azpizun iberikoa % 99ko kakaoarekin.