Gure flanak eta natillak aukera zoragarriak dira postre gisa jateko edo hain gustuko dituzun une berezi horietarako. Gure gastronomiako bi errezeta enblematiko eta oso tradizional dira, eta beti hartzen ditugu gustura gutizia bat nahi dugunean.
Gure etxeko flan eta natillak egiteko prestakinak postre gozo horiek azkar eta erraz prestatzeko diseinatuta daude, benetako zaporea galdu gabe.
Haiei esker, denbora aurreztuko duzu sukaldean, eta modaz pasatzen ez diren zaporeak dastatu ahal izango dituzu.
Etxeko natillak egiteko prestakina
Natillak egiteko prestakina 3 poltsatxoko kaxa eroso batean dator. Poltsatxo bakoitzak 7 anoa ditu. Gainera, kanela-hautsezko poltsatxo bat ere dakar, zure natillei azken ukitua emateko.
Nola prestatu
1. Eltze batean, nahastu 1 litro esne eta 8 koilarakada azukre (120 g).
2. Gehitu 1 poltsatxo natilla eta nahastu.
3. Jarri eltzea sutan eta eragin irakiten hasi arte.
4. Bete 7 molde eta jarri galleta bana gainean.
5. Gorde hozkailuan hoztu arte.
6. Bota kanela-hautsa zerbitzatzeko unean.
Flanak egiteko prestakina, azukrearekin eta karamelu likidoarekin
Kaxa oso praktiko batean dator, eta flana egiteko 2 poltsatxo prestakin ditu. Poltsatxo bakoitzak 4 anoa ditu. Horretaz gain, 2 poltsatxo karamelu likido dakartza.
Nola prestatu
Bi aukera dituzu postrea prestatzeko; hautatu gehiena komeni zaizuna:
Eltzean
1. Estali flanak egiteko 4 molde karamelu likidoarekin.
2. Eltzean, nahastu 500 ml esne eta flanak egiteko 1 poltsatxo prestakin.
3. Jarri eltzea sutan eta eragin irakiten hasi arte.
4. Bete 4 moldeak eta gorde hozkailuan hoztu arte.
Mikrouhin-labean
1. Estali flanak egiteko 4 molde karamelu likidoarekin.
2. Mikrouhin-labean sar daitekeen ontzi batean, nahastu 250 ml esne eta flanak egiteko 1 poltsatxo prestakin. Sartu nahasketa mikrouhin-labean 600 W-eko potentzian, 5 minutuz.
3. Atera mikrouhin-labetik, gehitu beste 250 ml esne eta eragin. Berotu beste 5 minutuz, irakiten hasi arte.
4. Bete 4 moldeak eta gorde hozkailuan hoztu arte.
Errezeta: torradak flanarekin
Gure prestakinekin beste hainbat errezeta egin daitezke. Eman testura eta zapore ukitu bat torrada tradizionalei flanerako prestakinarekin.
1. Moztu bezperako ogiaren 10 xerra lodi. Ogi-hondarrak badituzu eta aprobetxatu nahi badituzu, irakurri ogi-hondarrak aprobetxatzeko aholku hau.
2. Eltzea batean, nahastu litro-erdi bat esne eta flanak egiteko 1 poltsatxo prestakin.
3. Berotu nahasketa irakin arte, eta eragin etengabe.
4. Busti xerrak nahasketa beroa dagoela, eta utzi hozten.
5. Irabiatu 2 arrautza eta sartu ogi-xerrak.
6. Frijitu olio bero ugarirekin, bi aldeetatik, urre-kolorea hartzen duten arte. Jarri paper xurgatzailearen gainean.
7. Nahastu 3 koilarakada azukre eta 3 koilarakada kanela, eta busti torradak bi aldeetatik nahasketa horrekin, oraindik epel daudela.
8. Bota gainetik kaxan datorren karamelu likidoa eta zerbitzatu torradak.
Beste gomendio batzuk
Prest dauden postreak bilatzen ari zara? Flanen eta natillen aukera zabala duzu gutizia gozo hori zuzenean hartzeko, ezer prestatu beharrik gabe.
Gure beste prestakin arrakastatsuetako bat gelatinak dira. Ezin duzu imajinatu ere egin zenbat gauza egin ditzakezun haiekin!
Gozozalea bazara baina zure osasuna pixka bat gehiago zaindu nahi baduzu, kontsultatu gure jogurt-bowl orekatuen ideiak.