Gure gelatina-hautsekin hainbat errezeta prestatzen erakutsiko dizugu

Badakizu zenbat gauza presta ditzakezun gure gelatinekin?

2022ko uztailaren 27a

Gustatzen zaizkizu gelatinak? Postre arin eta freskagarri hau udarako aukera bikaina da. Bakarrik kontsumitu ditzakezu, edo errezeta hauen arabera prestatuta. Aukeratu zure zapore gogokoena: marrubia edo anana. Zein nahiago duzu?

Gure gelatinekin presta daitezkeen errezetak

Bazenekien gelatinak hainbat modutara kontsumi daitezkeela? Hona hemen horiekin presta daitezkeen errezeta goxo batzuen proposamenak. Hartu gogoan, eta utzi harrituta zure gonbidatuak!

Marrubizko moussea

Mousse de fresa.

Osagaiak:

  • Marrubi-gelatinaren zorro bat (edo gehien gustatzen zaizun zaporekoa)
  • 500 g jogurt greko
  • 500 g marrubi

Nola prestatu:

  • Prestatu marrubi-gelatina, eta gorde hozkailuan, solidotu arte.
  • Birrindu marrubiak.
  • Irabiatu gelatina eta jogurt grekoa.
  • Gehitu marrubi birrinduak aurreko prestakinari, eta nahasi.
  • Hoztu nahastea hozkailuan, sendotasuna lortu arte.

Anana-tarta

Tarta de piña.

Osagaiak:

  • María galleten pakete bat
  • 100 g azukre
  • 2 anana-lata txiki
  • 500 ml harrotzeko esne-gain
  • 2 gelatina-zorro (bat betegarrirako eta beste bat estaldurarako)
  • Mendafina, apaintzeko.

Nola prestatu:

  • Prestatu anana-gelatinaren zorro bat, eta gorde hozkailuan. Ia hotza egon behar du, baina mamitu gabe.
  • Birrindu galletak, eta gehitu urtutako gurina.
  • Jarri orea moldearen hondoan. Gorde hozkailuan.
  • Harrotu esne-gaina. Oso hotza badago, errazagoa izango da harrotzea.
  • Gehitu lehen prestatu dugun anana-gelatina, eta nahasi dena mugimendu inguratzaileekin.
  • Bota nahastea moldean, eta gorde hozkailuan 4-5 orduz. Egun batetik bestera uzten baduzu, askoz hobeto.
  • Prestatu beste anana-gelatinaren zorro bat.
  • Bol batean, jarri anana bere zukuarekin eta azukrearekin, irabiatu eta iragazi. Eraman nahastea sutara, eta, irakiten duenean, gehitu gelatina. Nahasi dena hagaxka batekin, eta utzi hozten hozkailuan, mamitu gabe. Hoztutakoan, bota tartaren gainean, geruza baten modura.

Gazta- eta intxaur-mousseko kanapea anana-gelatinarekin

Canapé de mousse de queso y nueces con gelatina de piña.

Osagaiak:

  • Hacendado gazta- eta intxaur-mousse ontzitxo bat
  • Anana-gelatinaren zorro bat
  • Intxaur zatituak
  • Ogi txigortu txikiak

Nola prestatu:

Zabaldu gazta- eta intxaur-moussea ogi txigortuetan. Gehitu anana-gelatinaren zatitxo batzuk eta intxaur zatitu batzuk.

Beste gomendio batzuk

Aukeratu gogokoen duzun izozkia, hainbat zaporeren eta formaturen artean.