Askotariko ogi eta txigorkiak ditugu zure gosari, aperitibo eta abarretarako.

Mercadonako txigorkiak: ezagutu guztiak!

2024ko apirilaren 23a

Mercadonako Txigorkiek askotariko zapore eta testurak dituzte, eta edozein egoeratara egokitzen dira: gosari kurruskari bat, hamaiketako energetiko bat edo bilera formal bat. Txigorkiek ez dizute inoiz huts egingo!

Ba al zenekien betiko ogi txigortua baino askoz aukera gehiago daudela? Besteak beste, kanapeetarako ogiak, gosarirako betiko ogi txigortua eta zaporedun ogiak ditugu, edozein unetan erabiltzeko moduko txigorki-aukera.

Denak ezagutu nahi dituzu?

Ikusi zer txigorki ditugun, eta hautatu zure gogokoenak

Ogi txigortua eta ogitxo txigortuak

Pan tostado y panecillos tostados Mercadona

Aukera moldakorra eta goxoa, mokadurik onenak prestatzeko. Ogiaren soinu kurruskari eta tentagarria entzunez hasi nahi duzu eguna? Edo nahiago duzu hamaiketakoan jan? Edo afaltzeko garaian, ukitu gazi batekin? Hautatu bat: ogi txigortu klasikoa edo hazidun zereal-ogi txigortua, ogitxo- zein biskote-formatuan.

Osoko ogi txigortua

Pan tostado integral Mercadona

Ale osoko bertsioa nahiago baduzu, gure Ogi % 100 gari-ale osokoa probatu behar duzu, ogi txigortu zein ogitxo formatuan; izan ere, aukera elikagarri eta goxo bat da eguneko edozein unetan eta nahi duzun bezala jateko.

Pan 100% integral de trigo y Pan tostado 100% espelta integral Mercadona

Zure ongizatea hobetuko duen ogi bat nahi baduzu, honako hauek gomendatzen dizkizugu: Ogi txigortu % 100 osokoa, gatz eta azukre gutxikoa, aukera orekatu, zaporetsu eta elikagarria; Espelta-ogi txigortu % 100 osokoa, testura arin eta kurruskariduna; eta Zuntz- eta sesamo-ogia, zekale-irin % 100 osokoa eta zuntz askokoa.

Kanapeetarako ogitxo txigortuak

Mini panes tostados para canapés Mercadona

Lau aukera eskaintzen ditugu kanapeak egiteko, arrakasta izan dezazun edozein bileratan. Alde batetik, kanape txikiak egiteko perfektuak: Mini biskoteak (Mini tostak, Kanarietan), forma karratuko ogitxo klasikoak; eta Mini biskote % 100 osokoak, kanape txikiak egiteko oinarri ezin hobeak, eta osasuntsuak, gainera.

Kanape estrafin eta kurruskarietarako, Garizko mini txigorkiak ditugu, luzeagoak. Banakako bilgarrietan datoz eta konbinazio ugari egin ditzakezu haiekin. Azkenik, Mahaspasadun ogi txigortuak ditugu. Ukitu gozo bat emango diete zure platerei, eta ezin hobeak dira patearekin igurzteko edo gaztarekin laguntzeko.

Zaporedun ogi txigortuak

Pan tostado de sabores Mercadona

Mordo bat daude. Zer zapore nahiago duzu: pizza, tomatea, baratxuri eta perrexila...? Gure aukerek zaporerik tradizionalenak dituzte; esaterako, ogi kurruskari, tomate eta oreganoaren arteko konbinazio klasikoa bilatzen dutenek gure Ogi txigortu tomate eta oreganoduna aukeratzen dute. Hona hemen kontuan izan beharreko beste aukera bat: Ogi txigortu baratxuri eta perrexilduna. Paregabea da bakarrik hartzeko nahiz irudian iradokitzen dizkizugun osagaiekin edo antzekoekin laguntzeko; adibidez, zoragarri geratzen da cherry tomateekin eta antxoekin.

Eta horiei bi snack goxo gehitu behar dizkiegu: Tomate eta oreganodun ogi berezia, zapore freskodun eta espeziaz ondutako aukera mediterraneoa, eta Gazta-pizzaren zaporeko ogi berezia, mokadu bakoitzean pizza jaten ari zarela sentiaraziko dizuna. Bi poltsatxo horiek ezin hobeak dira nahi duzun tokira eramateko, eta eguneko edozein unetan mokadu kurruskari batez gozatzeko.

Cracker-ak

Crackers Mercadona

Ezagutzen dituzu gure crackerrak? Testura arin eta kurruskaria dute, eta mokadu paregabeak dira eguneko edozein momentutan jateko.

Hautatu bat gure klasikoen artean: Crackerrak gatzarekin, Gari-irinezko % 30 osoko crackerrak edo Espelta-cracker ezin hobeak. Aukera arinak dira topping osasungarriekin laguntzeko, baita zure krema edo saltsa gogokoenekin bustitzeko ere.

Glutenik gabeko txigorkiak eta crackerrak

Tostadas y crackers sin gluten Mercadona

Zeliakoentzat egokiak diren txigorkiak eta crackerrak ere baditugu, azken horiek erromeroaren ukitu freskoarekin. Ezin hobeak dira txigorkiak hutsetik prestatzeko eta baita zure saltsekin bustitzeko ere; adibidez, guakamolearekin.

Regañák

Regañás Mercadona

Espainiar tradizio hutsa. Sesamoaren benetako zaporearekin, oliba-olioaren ukituarekin eta testura kurruskariarekin, regañák ezin hobeak dira pintxoak eta aperitiboak prestatzeko, hestebete- eta gazta-oholak laguntzeko, bai eta dipeatzeko ere. Denetarako!

Ogi-txigorkiak

Picatostes Mercadona

Eman ukitu kurruskari eta zaporetsu bat zure plater gogokoenei. Ogi-txigorkiak klasikoak dira Mediterraneoko sukaldaritzan, eta bikain geratzen dira entsaladekin, kremekin eta zopekin. Frijitutakoak, txigortutakoak edo baratxuridunak dituzu aukeran.

Beste gomendio batzuk

Glutenik gabeko pikoak ere konpainia bikaina dira zure entsaladetarako, txarkuteria-oholetarako eta dipeatzeko.

Ezagutu Mercadonako Dipeatzeko saltsak.

Probatu al duzu gure Focaccia gazta, erromero eta ezkaiarekin? Nola jan azalduko dizugu.