Mercadonaren haurrentzako tartak aukera ezin hobea dira edozein ospakizunetarako, eta, gainera, haien gogoko pertsonaien irudiak dituzte.

Haurrentzako tartak, ospakizunetarako

2018ko maiatzaren 15a

Mercadonaren haurrentzako tarta berriak trufazko, txokolate-kremazko eta kakao-krema esnedunezko aho-gozagarriak dira, ezin egokiagoak edozein ospakizunetarako.

Gainera, haurren telebista- eta zinema-pertsonaiarik gogokoenen zenbait diseinu dituzu aukeran.

Mercadonaren haurrentzako tartak: Aukeratu diseinurik harrigarriena

Mercadonaren haurrentzako tarta berrietan, telebista-programetako edo film entretenigarri eta dibertigarrietako pertsonaia ezagunak aukeratu ditzakezu:

  • Barbie
  • Blaze and the Monster Machines
  • La Liga de la Justicia
  • Los Minions
  • Ladybug
  • Patrulla Canina
  • Peppa Pig
  • PJ Masks
  • Shimmer Shine
  • Super Wings
  • Trolls

Txikiak harrituta geratuko dira beren idoloak ospakizun-tartetan ikustean. Gainera, pertsonaia horietako bakoitzaren diseinu bat baino gehiago dituzu, gehiena gustatzen zaizuna aukeratu dezazun.

Zerez eginak daude haurrentzako tartak?

Bi tamainatan daude salgai Mercadonaren haurrentzako tartak, egokiena aukeratu dezazun:

  • Haurrentzako tarta, 750 g: apropos-aproposa jai txikietarako: zortzi errazio, gutxi asko.
  • Haurrentzako tarta, 1.700 g: Ospakizun handietarako ezin hobea: hogei errazio, gutxi asko.

Haurrentzako tarta horiek bizkotxoz, trufaz, txokolate-kremaz eta kakao-krema esnedunez eginak daude, eta goialdeko dekorazioan zinemako eta telebistako pertsonaia ezagunen diseinu desberdinak dituzte.

Tartak laukizuzenak dira, hobeezinak behar adina zatitan banatzeko. Almibarrez bustitako hiru bizkotxo-geruza dituzte guztiek.

Betegarri gisa trufazko geruza goxo bat jartzen da, eta txokolate-kremazko bigarren geruza bat, zinez tentagarria. Txikiei izugarri gustatzen zaie!

Tarta bakoitzean dekorazio dibertigarri bat egiteko, kakao-krema esnedunezko geruza mehe bat jartzen da, eta, haren gainean, haurrentzako irudiak inprimatuak dituen azukre-xafla bat.

Gainera, haurrentzako tarta guztiek txokolatez idatzitako hitz bat dute, FELICIDADES, eta txokolate-izpi apaingarriak alboetan.


Haurrentzako tartez gozatzeko ideiak

Haurrentzako edozein ospakizunetan, tarta dibertigarri eta gozo batez gain, ezinbestekoak dira freskagarriak ere, zapore ugaritakoak. Hacendado freskagarrien artean, Cola, Cola Zero eta Naranja dituzu, bi litroko botiletan eta bi aleko pakete zatigarri erosoetan.

Beste gomendio batzuk

Jaiko gonbidatu txiki guztiak harrituta utzi nahi badituzu, banatu Hacendado Diverxuxes poltsak. Era askotako gozoki zaporetsuak dira, glutenik gabeak, zeliakoentzako egokiak. Gainera, banakako bilgarrietan datoz, errazago gordetzeko edo banatzeko.