Ikus ezazu zer iradokizun ditugun jai hauetan Arkume-besoa kontsumitzeko.

Mercadonako arkume-besoak

2023ko urriaren 26a

Arkume-besoa Gabonetako plater enblematikoetako bat da. Haragi gorri hau oso preziatua da zapore bikainagatik eta okela samur eta urtsuagatik. Gainera, modu askotara prestatzeko aukera ematen du.

Mercadonan zenbait aukera eskaintzen dizkizugu Arkume-beso eder bat partekatzeko maite dituzun horiekin. Sukaldean aritzeko denbora eskatzen duten errezeta tradizionalak, enkargupeko plateren aukerak eta, sukaldean hainbeste denbora pasatu gabe, kalitate gorena bilatzen dutenentzako beste aukera batzuk. Mokofinenak asebetetzeko modukoak guztiak ere.

Produktu ezagun hau behar duzu Gabonetako mahaian. Zein aukeratuko duzu?

Nola kontsumi dezakezu Mercadonako arkume-besoa?

Arkume-besoa

Paletilla de cordero, fresca o congelada Mercadona

Freskoa eta izoztua ditugu (desizozteko denbora 24 eta 36 ordu artekoa da). Ongi prestatuta, jaien epeltasuna eta poza gogora ekartzen dituen gabon-kutsu handiko errezeta bateko protagonista izango da.

Hutsik egingo ez duten bi errezeta iradokitzen dizkizugu: Arkume-besoa boilur-saltsarekin.

Errezeta: arkume-beso errea, boilur-saltsarekin

Osagaiak

  • Arkume-beso bat.
  • 25 g boilur.
  • Tipula bat.
  • 50 g gurin.
  • Tipulina.
  • Oliba-olioa.
  • Kopa-erdi bat brandy.
  • Ura.
  • Piperbeltza.
  • Gatza.

Pausoz pauso

  • Bota gatza eta piperbeltza arkume-besoari, eta olioz busti.
  • Sartu labean 90 minutuz, 180 ºC-an.
  • Jarri zartagin batean olio apur bat eta gurinaren erdia.
  • Gorritu tipula, txiki-txiki eginda.
  • Gehitu boilur xehatua, gatz pixka bat eta brandya.
  • Urritu alkohola.
  • Gehitu arkume-salda eta geratu den gurina.
  • Urritu zeure gustura.
  • Zerbitzatu saltsa gainetik duela.
  • Apaindu tipulin berdearekin.

Esneko arkumearen besoa Jateko Prest atalean

Eskuragarri Gabonetako kanpainan

Paletilla de cordero lechal asada en Listo para Comer en Mercadona

Zaporea, testura samurra eta leuna eta kontu handiz kozinatu ondoren hartzen duen azal gorri eta kurruskaria dira haragi-pieza honen bereizgarriak.

Haren zaporea areagotzen duten osagaiekin uztartzen da arkume-besoa. Haien artean ditugu limoia, gatza, erromeroa eta ezkaia.

Panadera patatekin eta tipulatxo konfitatuekin lagunduta, Esneko arkumearen besoa ezinbestekoa da Gabonetako mahaian.

Arkume-beso errea saltsarekin, plater prestatuen linealean (Jateko Prest atalik ez dagoen dendetan)

Eskuragarri Gabonetako kanpainan

Paletilla de cordero asada con salsa, en el lineal de platos preparados (en tiendas donde no hay Listo para Comer) Mercadona

Oso erraz eta bizkor prestatzeko modukoa, minutu gutxi batzuetan egina edukiko duzuna. Gainera, saltsa eta guzti dator. Beraz, hornigaia baino ez duzu prestatu beharko, zerbaitekin osatu nahi baduzu.

Prestatzeko modua

1. Berotu labea 180 ºC-ra.

2. Atera arkume-besoa bilgarritik, eta jarri laberako erretilu batean. Kendu hezurreko babesa.

3. Berotu labean 15 minutuz 180 ºC-ra.

4. Busti saltsarekin eta egin labean beste 5 minutuz.

Beste gomendio batzuk

Arkume-besoa patata erromerodunekin prestatzeko errezeta hau ere iradokitzen dizugu.

Gabonetako menuetarako inspirazioa aurkituko duzu gure errezeten atalean.

Zer deritzozu Gabonetako jatorduen ostean giro atseginean bonboi batzuk partekatzeari?