Gabon hauetan, prestatu legatza lurrunetan barazkiekin eta belar aromatikoen saltsarekin egiteko errezeta hau.

Legatza lurrunetan barazkiekin eta belar aromatikoen saltsarekin prestatzeko errezeta

2023ko urriaren 26a

Gabonetan, arrainek arrakasta handia izaten dute. Horregatik, arrain zuriaren errezeta honekin gatoz, zapore bikainekoa ez ezik freskoa eta erakargarria baita. Eta, gainera, erraza da prestatzen.

Plater nutritibo eta orekatua da, zure Gabonetako mahairako aukera aproposa. Maite dituzun horiek zainduko dituzu, betiko etxeko errezetak alde batera utzi gabe. Animatzen zara?

Jarraitu pausoz pauso legatza lurrunetan barazkiekin eta belar aromatikoen saltsarekin prestatzeko errezetari

4 lagunentzako osagaiak

  • Legatza, 4 solomo.
  • Tipula gozo bat.
  • 1 baratxuri-atal.
  • 1 porru.
  • 250 g kalabazin.
  • 3-4 xerra jengibre.
  • 1 apio-adar.
  • 1 limoi.
  • 2 exalota.
  • 1 azenario.
  • 10 g perrexil.
  • 30 g espinaka.
  • 10 g mendafin.
  • 100 g gurin.
  • Picual oliba-olio birjina estra.
  • Gatz larria.
  • Piperbeltz beltz ehogailuduna.
  • Baso-erdi bat ardo zuri.

Pausoz pauso

Usain-belarren saltsarako

1. Galdarraztatu belarrak (perrexila, mendafi na eta espinakak) ur irakinetan 5 segundoz, jengibre fresko zurituaren xerra fi nekin batera.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

2. Hoztu berehala ur izotzdunetan. Hoztu ondoren, xukatu, lehortu eta izoztu dena. Geroko gorde.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

Legatza barazkiekin prestatzeko

1. Eltze batean, jarri ura gatzarekin, piperbeltz beltzaren ale batzuk eta oliba-olio koilarakada bat. Irakin.

2. Gehitu barazkiak aldez aurretik juliana lodian ebakita (azenarioa, tipula gozoa, porrua, kalabazina eta apioa), eta egosi al dente (2 minutu inguru). Atera barazkiak eta mantendu bero. Gorde egosketa-ura.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

3. Legatza prestatzeko, jarri saski bat edo lurrunetarako ontzi bat eltze berean, lehengo urarekin; saiatu produktua ahalik eta isolatuen edukitzen, errazago egosteko lurrunetan. Jarri bertan gatzez eta piperrez ondutako legatz-solomoak (bakoitza 200 g ingurukoa), estali, eta egosi 4-5 minutuz, gutxi gorabehera.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

Usain-belarren saltsa egiteko azken urratsak

1. Lapiko batean oliba-olio pixka bat jarrita, sueztitu baratxuri-ale txikitua eta exalota txikituak.

2. Bota ardo zuria eta barazkiak eta legatza egiteko erabilitako uraren baso-erdi. Murriztu, salda berri horren edalontzi-erdi geratu arte.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

3. Irabiagailu batean (basoduna, ahal bada) jarri murriztutako salda berria, limoi-zuku pixka bat, gurina, belar berde izoztuak eta olio-zurrusta txiki bat. Xehatu eta bota gatz gehiago, behar izanez gero.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

4. Zerbitzatu plater sakon batean, hondoan saltsa berdea jarrita, gainean barazkiak eta gain-gainean legatza. Apaindu olio gordinaren hari batekin.

Receta de Merluza al vapor con verduras y salsa de hierbas aromáticas.

Beste gomendio batzuk

Gustuko duzu legatza barazkiekin? Gabon hauetan guztiak harrituta utziko dituzu legatza lurrunetan eta barazkiekin egiteko errezeta honekin. Oso originala da, eta prestatzen erraza.

Postre arin eta freskagarri baten gogoz bazabiltza, dastatu gure Glutenik gabeko limoi-moussea.