Gure marmeladekin egiteko 5 errezeta iradokitzen dizkizugu, gosariko ogi txigortutik harago joateko.

Marmeladarekin prestatzeko errezetak

2023ko urriaren 20a

Badakizu gure marmeladek joko handia ematen dutela? Gosaria eta txigorkiak ekartzen dizkigute beti burura, baina ez du zertan hala izan.

Gomendio honetan ikusiko duzunez, marmeladak ez dira goizetarako bakarrik. Gainera, zure errezeta gozoen osagarri egokia baino gehiago ere badira. Kontserba zoragarri horiek zapore- eta sormen-ukitua eman diezaiekete une gaziei ere.

Presta zaitez marmeladak konbinatzeko modu berriak ikasteko: haragietarako ongailuak, frutekin konbinatuta, aukera berritzaileak fruitu lehorrekin eta abar. Une gozoetarako gutizia zoragarriak ere aurkituko dituzu.

Marmeladarekin prestatzeko 5 errezeta gozo, desberdinak eta originalak

Txigorkia sekretu iberikoarekin eta tomate-marmeladarekin

Receta con mermelada: tosta de secreto ibérico con mermelada de tomate

Errezeta honek erabat apurtzen du marmeladek errezeta gozoetan baino ez dutela funtzionatzen dioen mitoa. Gainera, zapore-kontraste ederra emango dizue haragiekin, arrainekin eta beste jaki batzuekin.

Bi lagunentzako osagaiak

  • Sekretu-xerra bat, txerri zuriarena.
  • 4 ogi-xerra.
  • Ontzi bat tomate-marmelada.
  • Mantxako gazta, zati bat.
  • Tipula frijitua.
  • Oliba-olioa.
  • Gatza eta piperbeltza.

Prestatzeko modua

1. Jarri olio apur bat zartagin batean, eta egin sekretu-xerra, gorritu arte.

2. Bota gatza eta piperra, eta ebaki zerrendatan.

3. Txigortu ogi-xerrak.

4. Igurtzi tomate-marmelada ogian, gaineratu gazta eta sekretu-zerrendak eta, guztiaren gainean, tipula frijitua.

Almendra-biribilkia ahabia-marmeladarekin

Recetas con mermelada: rollo de almendra con mermelada de arándanos

Plater honek, estetikoki erakargarria izateaz gainera, onura ugari ditu. Bazenekien ahabiek ahalmen antioxidatzaile handia dutela? Aberatsak dira C bitaminatan, K bitaminatan eta zuntzetan.

6 lagun edo gehiagorentzako osagaiak

  • 3 arrautza
  • 2 gorringo
  • 3 zuringo
  • 1 zorro almendra xerratu
  • 100 g azukre
  • 40 g gari-irin
  • Ahabia-marmelada

Prestatzeko modua

  1. Nahasi eta irabiatu 3 arrautza oso, 2 gorringo, azukrea, ehotako almendra eta irina.
  2. Irabiatu 3 zuringoak elur-punturaino, eta gehitu pixkanaka aurreko oreari, mugimendu inguratzaileak eginez.
  3. Zabaldu orea labeko plaka batean (aldez aurretik labeko papera jarrita), gainazal guztian.
  4. Egin labean 6 minutu inguru, 180 ºC-an.
  5. Atera labetik eta irauli beste labeko paper baten gainean.
  6. Kendu gaineko aldeko papera, eta zabaldu ahabia-marmelada orearen alde horren gainean; utzi ertzak libre.
  7. Paperaren laguntzaz, joan orea biratzen, biribilki bat eratu arte, eta utzi hozten.
  8. Hoztu ondoren, kendu papera, eta zerbitzatu.

Sagar mertxika-marmeladaz barrubetea

Recetas con mermelada: manzana rellena de mermelada de melocotón

Dasta ezazu betiko postre hau, zapore bizi eta aromatikoagoa ematen dion ukitu bereziarekin. Familia elkartzen denean jateko, edota gozagarri bat nahi duzun une berezi horietarako.

4 lagunentzako osagaiak

  • 4 sagar.
  • Mertxika-marmelada.
  • Unean bertan egindako laranja-zukua.
  • Kanela-hautsa.

Prestatzeko modua

1. Aldez aurretik, berotu labea 175 ºC-ra.

2. Garbitu eta lehortu sagarrak.

3. Kendu sagarren zuztarra, eta gorde zati bat geroko, oinarria estaltzeko; hala, betegarria ez da aterako.

4. Bete sagarra mertxika-marmeladarekin.

5. Jarri sagarrak labean sartzeko moduko erretilu batean.

6. Bota laranja-zukua oinarrian, eta hautseztatu kanela sagarren gainean.

7. Egin labean, gustuko duzun puntua lortu arte. Bigun geratu behar dute.

Calzone gozoa marrubi-marmeladarekin

Recetas con mermelada: calzone dulce con mermelada de fresa

Calzone-proposamen desberdina; ohiko gaziaren ordez, gozoa. Pizza-orearen eta betegarri leunaren testura-konbinazioa benetako gutizia da. Ezin hobea partekatzeko!

2 lagunentzako osagaiak

  • Pizza-oinarri bat.
  • 50 g mascarpone.
  • 150 g marrubi.
  • 50 g azukre beltz.
  • 20 g almendra xerratu.
  • Arrautza irabiatu bat.

Prestatzeko modua

1. Aldez aurretik, berotu labea 180 ºC-ra.

2. Jarri pizza-oinarria labeko erretilu batean, landare-paperaren gainean. Zabaldu marrubi-marmelada orearen erdian.

3. Garbitu marrubiak, eta kendu txortena. Ebaki marrubiak lau zatitan.

4. Ipini marrubiak marmeladaren gainean.

5. Jarri gainean mascarpone-pilatxo batzuk eta almendrak.

6. Busti arrautza irabiatuarekin, eta egin labean 10 minutuz. Egosketaren erdian, hautseztatu azukre beltza, karamelizatzeko.

7. Utzi hozten, eta zerbitzatu.

Platanozko bagela eta aran- eta kiwi-marmelada

Recetas con mermelada: bagel de plátano y mermelada de ciruela y kiwi

Bagelak prestatzeko beste proposamen original bat. Gosaritan edo mokadu desberdin gisa har dezakezu. Fruten indarrari esker, zapore-freskoen nahaste bikaina eta ukitu exotikoa ditu.

Osagaiak

  • 4 bagel.
  • Kakahuete-krema.
  • 2 banana.
  • Aran- eta kiwi-marmelada.

Prestatzeko modua

Bagela betetzeko, jarri oinarrian kakahuete-krema; gainean, ipini aran- eta kiwi-marmelada, eta, bukatzeko, platano-xerrak.

Beste gomendio batzuk

Errezeta originalekin jarraituz, fruta izoztuarekin egiteko proposamen batzuk emango dizkizugu.

Aprobetxatu espainiar jatorriko gereziak urte guztian dituzula, eta ikasi hiru errezeta hauek prestatzen.

Abiarazlearekin errezeta goxoak prestatzen irakatsiko dizugu..