Ezagutu gure Ketchup saltsa desberdinak, eta prestatu errezeta bat haietako bakoitzarekin.

Ketchup saltsekiko errezetak zure ostiral-gauetarako

2023ko uztailaren 03a

Ostiraletan, asteko zalaparta guztiaren ondoren, gogoa izaten da afari lasai bat egiteko, prestatzen erraza baina goxoa, ezta? Eta dibertigarria, zergatik ez? Hala, beste tenple batekin sartzen zara “asteburu-moduan”.

Une berezi horietarako ideiak behar badituzu, hona hemen zenbait iradokizun Ketchup saltsarekin prestatzeko (zure gozagarri gogokoena, seguruenik). Saltsa horrek ez du inoiz huts egiten, eta kolore-ukitu bat ematen du aparteko zerbait eginda aho-zapore onarekin geratu nahi duzun kasu berezi horietarako.

Gainera, Ketchup saltsa hiru bertsiotan duzu eskura, gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezazun. Glutenik gabeko hiru produktu, zeliakoentzat egokiak.

Ketchup saltsa

Salsa Kétchup de Mercadona

  • Betiko ketchup gazi-gozo klasikoa, tomate, azukre eta ozpinez egina.
  • Aproposa era guztietako errezetetarako, baina bereziki hanburgesentzat, saltxitxa-ogitartekoentzat, patata frijituentzat, oilasko frijituarentzat eta abarrentzat.

Hanburgesa klasikoa

1. Egin hanburgesa, buelta eta buelta. Jarri gainean Havarti gazta hanburgesari buelta eman bezain laster.

2. Gehitu pepinoak, xerra bat tipula gozo gordin eta kimu samurrak.

3. Zerbitzatu hanburgesa brioche ogian, patata frijituekin.

4. Gehitu ketchupa, bai hanburgesari bai patata frijituei.

Ketchup Zero saltsa

Salsa Kétchup Zero Mercadona

  • Saltsa perfektua ketchuparen benetako zaporeari uko egin nahi ez dioten baina azukre gutxiagorekin nahiago dutenentzat. Produktu honetan egin dugun azken hobekuntzarekin, osagaien azukre-kantitatea 0,5 g murriztea lortu dugu.
  • Gainera, 20 g tomate gehitu ditugu 100 gramoko, tomate-zapore handiagoa izan dezan.
  • Azkenik, osagai batzuk aldatu ditugu, eta maltitolaren ordez arto-zuntza erabili dugu, osasungarriagoa izan dadin.

Ganbaz betetako ahuakateak

1. Moztu 2 ahuakate erditik, eta ebaki barrualdea mamia azaletik erabat bereizi gabe. Gorde.

2. Salteatu baratxuri-atal xerratu bat oliba-oliotan. Gorritu bezain laster, gehitu 30 g ganba zuritu, eta salteatu.

3. Jarri Ketchup zero saltsaren oinarri bat. Nahastu ganba salteatuak eta ahuakatea erditik ebakitako 3 edo 4 cherry tomaterekin, eta nahastu koilarakada bat Ketchup zero saltsarekin. Bete ahuakateen azala nahasketarekin.

4. Apaindu saltsa zero pixka batekin, laminatan ebakitako errefauekin eta tipulin xehatu finarekin.

Ketchup Monodosia

Kétchup Monodosis de Mercadona

  • 600 g-ko potoko ketchup bera da, baina banakako zorrotxotan.
  • Irtenbiderik praktikoena edozein tokitara eramateko, poto osoa ireki edo garraiatu beharrik gabe eta behar duzuna bakarrik kontsumitzeko.

Saltxitxa-ogitartekoak

1. Pasatu bi hot dog ogi plantxan gurin-koilarakadatxo batekin, barrualdea gorritzeko.

2. Berotu plantxan 2 saltxitxa egosi, eta gehitu ogiari.

3. Ketchup-zorrotxoetako saltsa gehitu, eta koroatu kipula frijituarekin eta pepino txikituekin.

Nola gorde

Behin irekita, hozkailuan gorde. Hilabete baino lehen kontsumitzea gomendatzen da.

Beste gomenio batzuk

Presta ezazu Hanburgesa gaztaz bete bat glutenik gabeko ogiarekin, goxo-goxoa, eta osatu zure ketchup gogokoenarekin.

Nahiago duzu pizza? Proba itzazu gure napoliar erako pizzak: Margarita, Oilaskoa eta Serranoa.

Ostiraletako afarietarako errazago eta azkarrago prestatzeko aukera batzuen bila bazabiltza, hona gure iradokizuna: Berezko erako kontserbekin prestatutako errezeta fresko eta arin hauek.