Pizza kontzeptu berri bat iritsi da Mercadonara: napoliar estiloko gure pizza hoztuak. Pizza klasikoenak bezalaxe prestatzen direnez, egiazko zaporea dute. Harrituta geratuko zara. Aurki iritsiko dira saltokietara. Probatu itzazu!
Pizza hauen prestaketan dagoen Napoliko inspirazioa ez da kasualitate hutsa. Esaten dutenez frogatuta dago lehenengo pizzak Napolin asmatu zirela, XVII. mendean. Bi mende geroago, inoizko pizzeria antzinakoenak ireki zituzten, Italiako hiri horretan.
Prestatzeko moduari, osagaiei zein zaporeari erreparatuta, Gizateriaren Ondare Ez-materialaren izendapena duen Napoliko betiko pizzaren ereduan oinarritzen dira pizza hoztu hauek. Izan zitekeen erreferentziarik egokiena duzu hau.
Napoliar estiloko gure pizzen ezaugarriak
Hartzidura luzeko ore ama du pizzak, ertz harroak eta kalitate goreneko osagaiak.
Nabarmentzekoak dira lehengaien kalitate gorena eta artisautza-ukituko prestaketa:
- Hartzidura luzeko ore ama.
- Kalitate goreneko osagaiak.
- Harrizko labean errea.
Napoliar estiloko zein pizza aurkituko dituzu Mercadonan?
Margarita pizza
- Gazta-zapore leuna
- Tomatea-oinarria, mozzarella eta cherry tomatea
- Margarita pizza aitzindarietako bat eta tradizionalenetako bat da, eta, seguru asko, ezagunena.
Oilasko-pizza
- Zapore-nahasketa
- Tomatea-oinarria, mozzarella, ahuntz-gazta, oilasko-tirak eta kalabazina.
- Konbinazio ezin hobea, barazki-, gazta- eta oilasko-nahaste orekatua lortzeko.
Pizza Serranoa
- Zapore bizia du
- Tomatea-oinarria, mozzarella, urdaiazpiko serranoa eta gazta ondua.
- Aholkua: gaztak eta urdaiazpikoak elkarrekin eragingo duten zapore-leherketa gustagarriarekin kontrastea egiteko, errukula-hostoak jar ditzakezu gainean labetik atera ondoren.
Prestatzeko modua
1. Berotu labea 220 graduan (beroa goitik eta behetik).
2. Kendu bilgarria eta jarri pizza labeko saretan, tarteko altueran.
3. Labean erre 8-10 minutuz, gutxi gorabehera.
Beste gomendio batzuk
Italiako janaria gustatzen bazaizu, eta bizkor prestatzen diren jaki zainduak behar badituzu, gure Lasagnak eta kaneloiak gustatuko zaizkizu.