Udarako lau koktel gozo prestatzen erakutsiko dizugu.

Ikasi udako koktel freskagarri hauek prestatzen

2023ko abuztuaren 11

Badakizu koktel on bat prestatzen udako lagunarte txinpartatsuetarako? Oso freskagarriak dira, eta aukera asko daude. Hondartzako jaietan, lorategian barbakoa egin ondoren edo lagunartean arratsalde atsegin bat pasatzeko, konbinatuak perfektuak dira udaz topera gozatzeko.

Zer duzu nahiago, vodkaz, ronez ala ginez egindako koktel bat? Alkoholik gabea hobeto? Nahiago dituzu zapore exotikoak ala klasikoak? Koktelgintzaren mundua oso sortzailea da, eta hainbat eta hainbat aukera eskaintzen ditu. Ausartu zenbait errezeta probatzera eta zure gustuetara egokitzera. Harrituta utziko dituzu gonbidatuak.

Pausoz pauso azalduko dizugu nola prestatu 4 koktel erraz eta freskagarri udako egun beroetarako.

Udarako 4 konbinatu paregabe

Segi, pausoz pauso, gure jarraibideei:

Meloizko collinsa

  • Txikitu meloi-zatiak koktel-ontzian.
  • Gaineratu txupito bat gin eta estebia, eta eragin indarrez koktel-ontziari, izotz eta guzti.
  • Iragazi eta zerbitzatu edalontzi luzean, izotzarekin.
  • Bukatzeko, jarri soda eta eragin.
  • Apaindu meloi-zati batekin eta mendafinarekin.

Vodkandia

  • Txikitu sandia-zatiak koktel-ontzian.
  • Gehitu txupito bat vodka eta koilarakada bat ezti, eta eragin indarrez koktel-ontziari, izotz eta guzti.
  • Iragazi eta zerbitzatu edalontzi laburrean, izotzarekin.
  • Apaindu sandia-broxeta batekin.

Anana-daikiria

  • Txikitu anana koktel-ontzian.
  • Bota txupito bat ron, lima-zukua eta koilarakada bat panela.
  • Eragin indarrez eta iragazi koktel-kopa batera.

Contea (alkoholik gabea)

  • Xehatu lima-laurdenak eta gaineratu koilarakada bat azukre beltz.
  • Jarri mendafina eta marakuia-nektarra, eragin eta melokotoi zaporeko te edaria gehitu.
  • Bete ontzia izotz birrinduarekin eta eragin.
  • Apaindu mendafin apur batekin eta zerbitzatu lastotxoekin.

Zerbitzatzeko prest dauden konbinatuak

Ez baduzu astirik hemen proposatu dizkizugun konbinatuak prestatzeko, zerbitzatzeko prest dauden koktelak ere baditugu Mercadonan.

4 combinados infalibles para el verano.

Konbinatu alkoholdunak

  • Anana iragazia Konbinatu klasikoa; nahikoa da zerbitzatu aurretik ondo astintzea, eta oso hotza hartzea komeni da.
  • Almirante mojitoa. Oso erraza da prestatzea; nahikoa da izotza jartzea edalontzi batean, mojitoa eranstea, eta kito! Kolore pixka bat eman nahi badiozu, erantsi izotz txikitua, lima- edo limoi-zatitxo bat eta mendafin-hosto batzuk.

Alkoholik gabeko konbinatuak

  • Anana iragazia Oso erraza da prestatzea; nahikoa da botila astintzea eta anana iragaziaren parte bat hiru izotz-parterekin nahastea. Zerbitzatu kopa batean, eta apaindu anana naturaleko xerra batzuekin.
  • Mojitoa. Konbinatu hau ere zerbitzatzeko prest duzu; nahikoa duzu botila astintzea, mojito-parte bat hiru izotz-parterekin nahastea, eta guztiari eragitea. Zerbitzatu edalontzi batean, eta, amaitzeko, apaindu mendafinarekin eta limoi-xerra batekin.

Beste gomendio batzuk

Eman ukitu originala zure izotz-puskei pepinoarekin, mangoarekin, limoiarekin eta mendafinarekin.

Freska zaitez gure limoi-zaporeko Radler Steinburg garagardoarekin. Ez ahaztu gure infusio hotzak.

Jarraitu udan gorputza hidratatuta mantentzeko ematen dizkizugun gomendioei.