Zeliakoen Estatuko Eguna ospatzeko, ikasi glutenik gabeko hanburgesa hau prestatzen.

Glutenik gabeko Hanburgesa gaztaz betea

2022ko maiatzaren 23a

Maiatzaren 27an, ostiralarekin, Zeliakoen Estatuko Eguna ospatuko da. Aurten ere, zeliakoekiko dugun atxikimendua agerrarazteko aprobetxatuko dugu aukera, glutenik gabeko gure produktu-aukera zabalaren berri emanez.

Hona hemen adibide bat: Hanburgesa-ogitxo glutenik gabea, sesamo-haziduna, zeliakoentzat edo glutenarekiko intolerantzia dutenentzat aproposa.

Hala ere, edonorentzat da egokia, ezin goxoagoa baita eta testura samur, sendo eta oso erakargarria baitu. Ez da desegiten, eta, horri esker, txigortuta nahiz txigortu gabe jan daiteke. Bi ale dituen 160 gramoko pakete batean dator.

Ogitxoa hanburgesetarako berezia den arren, ogi txigortu gisa edo sandwich eta abar gisa jateko ere egokia da.

Esandako horren guztiaren jakitun zarenez, zer deritzozu glutenik gabeko Hanburgesa goxo gaztaz bete bat prestatzeari? Prest zaude, ezta?

Ikusi, pausoz pauso, glutenik gabeko Hanburgesa gaztaz betea prestatzeko errezeta

Osagaiak

  • 150g haragi txikitu (behikia/txerrikia).
  • 2 hanburgesa-ogitxo, glutenik gabeak.
  • Oreganoa.
  • Piperbeltza.
  • Gatza.
  • 10g iceberg letxuga.
  • Cherry motako 4 adar-tomate.
  • 1 koilaratxokada antzinako ziape.
  • 20g emmental gazta.
  • 1 koilarakada maionesa.
  • 1 koilarakada piri-piri.
  • 2 pepino xerratu, ozpinetakoak
  • 2 xerra tipula gorri plantxan

Pausoz pauso

1. Eman haragi txikituari gatza, piperbeltz eho berria eta oreganoa, eta oratu ondo nahastu arte.

Paso 1 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Paso 2 de la Receta Hamburguesa sin gluten

2. Ondo oratu ondoren, egin 75 g inguruko haragi-bolak, trinkotuz.

Paso 3 de la Receta Hamburguesa sin gluten

3. Zapaldu bolak pixka bat, eta jarri ziape-koilarakadatxo bat eta emmental gaztaren xafla eder batzuk.

Paso 4 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Paso 5 de la Receta Hamburguesa sin gluten

4. Estali ondutako haragia beste haragi-pieza batekin, eta zigilatu ondo ertzetatik, dena ondo trinkotuz. Nahiago baduzu, errezeta hau aurrez egindako gure hanburgesekin ere presta daiteke, osagaiak barruan sartu eta bata bestearekin zigilatuta.

Paso 6 de la Receta Hamburguesa sin gluten

5. Berotu plantxa, eta erre hanburgesa bi aldeetatik, gorritu arte.

Paso 7 de la Receta Hamburguesa sin gluten

6. Moztu tipula gorri bati xerra pare bat, eta pasatu plantxatik.

Paso 8 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Paso 9 de la Receta Hamburguesa sin gluten

7. Egiten ari den bitartean, ebaki iceberg letxuga pixka bat eta cherry tomate batzuk, eta maneatu.

8. Txigortu glutenik gabeko hanburgesa-ogia, eta igurtzi oinarria maionesaz eta piri-piri saltsaren tanta batzuez egindako nahasketarekin.

Paso 10 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Paso 11 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Paso 12 de la Receta Hamburguesa sin gluten

9. Oinarrian, jarri letxuga eta tomate maneatuak eta hanburgesa errea; jarri gainean bi luzoker-xerra eta tipula gorriaren xerrak.

Paso 13 de la Receta Hamburguesa sin gluten

10. Errematatu maionesa eta piri-pirizko saltsarekin, eta estali.

Imagen Paso 14 Hamburguesa sin gluten

Paso 15 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Paso 16 de la Receta Hamburguesa sin gluten

Beste gomendio batzuk

Glutenik gabeko pizzaren errezeta hau egiten ere ikas dezakezu; benetan goxoa da.