Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.
Laranja fresko eta natural zukutu berria goxo-goxoa da, eta beti sartzen da ondo, are gehiago urte-sasoi honetan.
Mercadonan, laranja-zukua unean bertan egiteko zerbitzu berri bat eskaintzen dizugu, laranja-zuku goxo eta freskagarria hartzea errazagoa eta azkarragoa izan dadin.
Ekimen horrek harrera bikaina izan zuen laranja-zukua norberak egiteko makinak ezarri zirenean Espainiako denda guztietako Fruta eta barazkien atalean.
Laranja zukutu berria, azkarrago, errazago eta erosoago
Mercadonaren zerbitzu honekin, laranja-zukua hartzea askoz ere azkarragoa, errazagoa eta erosoagoa da orain.
Horri esker, edozein unetan bete dezakezu zure botila laranja-zuku zukutu berriaz, eta zuk nahi duzunean kontsumitu.
Zuku-makina oso erraz erabiltzen da, eta erabat segurua da kontsumitzailearentzat. Hauxe besterik ez duzu egin behar: nahi duzun botila-tamaina aukeratu, makinan jarri. eta betetzen utzi. Ezin errazagoa da!
Hurbileko laranjekin egindako zuku fresko eta naturala
Une honetan, hurbileko laranjaren kanpaina bete-betan gaude; Mercadonak estatuko laranjak jartzen ditu zure eskura, joan den urriaren amaieratik datorren abuztura arte.
Laranja zukutu berriaren zerbitzu horrekin, gainera, nabarmen handitzen da hurbileko laranjaren salmenta, aukera ematen baitu kalitate eta zapore handia izan arren itxurarengatik saltzea zaila den laranja-mota bat aprobetxatzeko.
Laranja fresko eta naturalaren zukua atsegin baduzu, ez zaitez konformatu gutxiagorekin. Zukutu zeure zukua Fruta eta barazkien atalean!
Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta barazkiak" kanpainarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea.
Gabonetako bazkari edo afari bati hasiera emateko modurik onena aperitibo-sorta on bat ateratzea da, gosea egiteko, gainerako gonbidatuekin hitz egiten hasteko eta plater nagusietarako prestatzeko. Askotan, bilera bat arrakastatsua izatea lortzen da aperitibo goxo batzuetatik abiatzen garelako.
Mercadonan asko gustatzen zaigu gure ohitura hori, eta urteko garai honetan asko zaintzen dugu, Gabonetako aperitibo-aukera zabala eskainiz.
Elkarretaratzeak, topaketak, bazkariak eta afariak egiteko garaia dira Gabonak; une ahaztezinak igarotzen ditugu senideekin eta lagunekin. Hori dela eta, haiek ahalik eta ondoen zaintzea komeni da, batez ere anfitrioiak bagara.
Badaezpada, jai hauetan bazkaltzen edo afaltzen gonbidatuak badituzu ere, Mercadonan errezeta-sorta zaindu bat prestatu dugu, maite dituzunak harrituta utz ditzazun.
Bonboiak, turroiak, trufak, mantekadoak, polboroiak... Gozo-aukera oparoa izaten dugun Gabonetan! Urtez urte betetzen dugu tradizioa.
Prestatu jaiak garaiz, eta aukeratu zure gozo gogokoenak Gabonetako otorduak iristean prest edukitzeko. Aukera zabala dugu zure gonbidatuei gehien gustatzen zaiena eskaintzeko.