Mercadonaren laranja zukuturako botilak: urtean 700 t plastiko gutxiago

Mercadonak, ekonomia zirkularraren alde eginez, laranja zukuturako botila berri bat erabiliko du, birziklagarria eta % 100ean plastiko birziklatuz egina

2021ko martxoaren 05a
  • Aldaketa horri esker, konpainiak 700 tona plastiko birjina gutxiago erabiliko ditu urtean, eta, ondorioz, ekonomia zirkularra sustatuko du, eta ingurumen-inpaktua murriztuko.
  • 2025erako, Mercadonak % 25 murriztua izango du plastikoa bere linealetan; ontzi birziklagarriak baino ez ditu erabiliko, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
  • Katea buru-belarri ari da bere 6.25 Estrategiarekin, zeinaren helburua baita plastiko gutxiago erabiltzea eta hondakin gutxiago kudeatu behar izatea. 2021ean, 6.25 Denda eredura aldatuko ditu bere saltoki guztiak.

Mercadona, “BAI esanez planeta zaintzeari” deritzon konpromisoari leial, bere 6.25 Estrategia osatzen duten ekintzak garatzen ari da, ontzietan plastiko gutxiago erabiltzeko eta dendetan sortzen diren plastikozko hondakinak egoki kudeatzeko.

Ontzietan plastiko gutxiago erabiltzeko, enpresak hainbat estrategia ditu, hala nola plastikoa erabili ordez beste material batzuk erabiltzea, hondakinak murriztu eta berrerabiltzea eta material birziklatu gehiago erabiltzea material birjinaren ordez. Fruta eta Barazkien atalean laranja fresko zukutu berria eramateko "Nagusi"ak (bezeroak) erabiltzen dituen botilen kasua da aipagarriena.

Mercadona % 100ean plastiko birziklatuz egindako botila berri bat erabiltzen hasi da kateko denda guztietan. Horren ondorioz, konpainiak 700 tona plastiko birjina gutxiago erabiliko ditu urtean, eta, hala, Ekonomia Zirkularra sustatu eta ingurumen-inpaktua murriztuko du. Ontzi berria birziklagarria da, gainera. Hori da Mercadonak 6.25 Estrategia dela-eta bere gain hartu duen beste konpromiso bat: bere ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta bigarren bizitza bat izan ahal izatea.

Botila berriek hiru formatu dituzte (1L, ½ L eta ¼ L), eta piktograma bat dute, birziklatzeko zein edukiontzitara bota behar diren adierazten duena; kasu honetan, ontzi arinen edukiontzi horira.

Zukurako botila, plastiko birziklagarriz eta birziklatuz eginaBotila berriak, material birziklatuz eginak.

Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian, Planeta Zaintzen Jarraitzeko konpromisoan beste urrats bat eginez

6.25 Estrategiak hiru helburu ditu 2025erako: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta bere instalazioetan sortzen diren plastikozko hondakin guztiak birziklatzea. Estrategia gauzatzeko diseinatu diren 6 ekintzen ondorioz, zenbait aldaketa egin beharko dira konpainiaren prozesuetan; esaterako, hornitzaileekin koordinatuta etorkizuneko ontzien birdiseinuan, denden eta logistikaren egokitzapenean, hondakinen kudeaketan, etab. Konpainiak datozen lau urteetan guztira 140 milioi euro inbertitzea aurreikusi du, estrategia hori osatzen duten ekintza guztiak gauzatzeko.

Urtarrilean, estrategiaren lehen mugarria ezartzea lortu zuen: erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraztea denda fisikoetako atal guztietatik, etxeko zerbitzutik eta onlinekotik. Orain, supermerkatu-kateak poltsa konpostagarriak eskaintzen dizkie bezeroei. Poltsa horiek patata-fekulaz eginak daude, eta materia organikoaren edukiontzira bota behar dira, bezeroei hondakinak bereizten eta birziklatzen laguntzeko poltsetan jarri den piktogramak adierazten duen bezala. Sinbolo hori kutxa-lerroko gainerako poltsetan ere jarri da. Kutxa-lerroan Mercadonak aspalditik ditu hiru poltsa berrerabilgarri eta jasangarri aukeran. 6.25 Estrategiaren lehen ekintza hori betetzeak urtean 3.200 tona plastiko murriztea dakar.

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen estrategia hau definitzen. Horretarako, enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, eta jasangarriago bihurtu zituen muntaketa-kateko zenbait prozesu.

Enpresaren lantalde batek koordinatzen ditu 6.25 Estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Lantalde horrek konpainiaren prozesu askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Dendetako langileak, Preskripzioko langileak, Informatika langileak, Erosketakoak, Logistikakoak, Finantzetakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Obretakoak.

Mercadonak bere katearen Espainiako eta Portugalgo 72 denda egokitu ditu dagoeneko 6.25 Denda eredura, eta 2021ean kate osora zabalduko da eredu hori.

Halako zentroak 6.25 Estrategia ezartzen hasiak dira, eta enpresa garatzen ari den ekintza guztiei buruz bezeroek eta langileek zer iritzi duten entzun nahi dute. Hilabete horietan, 5.000 iritzi eta iradokizun baino gehiago jaso dira, nola bezeroenak, hala langileenak, eta, horiei esker, Mercadonak plastikoa murrizteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko zehaztu dituen ekintzak hobeto ezarri ahal izan ditu.

Mercadonak bere webgune korporatiboko “Zaindu dezagun planeta" atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonak ingurumenarekin duen konpromisoari buruzko informazioa.

Texto 2 Imagen Tienda 6.25

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetza estuan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntudunak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen,  Denda Eraginkorraren Eredu Berria  ezarri zuenean, eta aurreikusten du 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu