Ukitu berezi bat eman nahi al diezu zure izotz-puskei? Ikasi nola egin, urratsez urrats, izotz-puska gozo hauek zure zuku, konbinatu eta kokteletarako (mojitoak, adibidez), edo gazpatxo fresko-fresko baterako.
Ikasi nola prestatu pepinoa, fruta izoztuak, limoia eta mendafina duten izotz-puskak, eta harritu zure familia eta lagunak.
Pepinozko izotz-puskak
Osagaiak
- 1 pepino
- Ura
Nola prestatu pepinozko izotz-puskak:
1. Xehatu pepinoa, zati txikitan.
2. Ipini pepino xehatua izotzontzi batean.
3. Ura gehitu.
4. Izozten jarri.
Primerakoak dira pepinozko izotz-puskak gazpatxoari laguntzeko, denbora gehiagoan edukitzen baitute fresko, eta zapore berezia ematen.
Mangozko izotz-puskak
Osagaiak:
- Mangoa dadotan
- Ura
Nola prestatu mangozko izotz-puskak:
1. Ipini dadotan ebakitako mangoa izotzontziaren zuloetan.
2. Ura gehitu.
3. Izozten jarri.
Ukitu originala eta sortzailea emango diote mangozko izotz-puskek zure koktelei eta zukuei. Etxean gonbidatuak baldin badituzu, ezin egokiagoa.
Limoizko eta mendafinezko izotz-puskak
Osagaiak:
- Mendafina
- Limoi-zukua
- Ura
Nola prestatu limoizko eta mendafinezko izotz-puskak:
1. Ipini mendafin ebakia xehatzeko makinan.
2. Gehitu limoi-zukua.
3. Gehitu ura (limoiaren bolumen bera).
4. Xehatu dena.
5. Ipini izotzontzian.
6. Izozten jarri.
Mojito baten lagungarri bikainak dira limoizko eta mendafinezko izotz-puskak.
Baliatu aholku horiek eta prestatu izotz-puska originalak: harrituta utziko dituzu senideak eta lagunak, eta zapore berezia emango zure jakiei eta edariei.
Beste gomendio batzuk
Egoki-egokiak dira limoizko eta mendafinezko izotz-puskak udako plater fresko eta gozo honetarako ere: meloizko gazpatxoa.
Hona izotz-puskekin egin daitekeen beste errezeta original bat: sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin. Zapore aparta du, eta izugarri gustatuko zaie zure senideei eta lagunei.