Jarraitu iezaiezu Gabon hauetarako gure aholku osasungarriei.

Jarraitu iezaiezu Gabonetarako gure aholku osasungarriei

2023ko urriaren 26a

Gabonak hemen dira jada. Familia elkartzeko eta bazkari eta afari gozoak egiteko garaia da, eta gehiegitxo jatera gonbidatzen gaitu garaiak. Normala da garai honetan ohikoak diren plazer gastronomikoez gozatzea, baina egoera berezi horiek ohitura osasungarriekin uztar ditzakegu, gure osasuna ahuldu ez dadin.

Ezagutu nahi dituzu aholkurik onenak Gabonak ahalik eta gehien disfrutatzeko eta aldi berean elikadura askotarikoa eta orekatua izateko? Gainera, zenbait jarraibide ikasiko dituzu zure hidratazioa, atsedena, ariketa fisikoa eta abar hobetzeko. Gauza asko egin ditzakezu… Eta hori guztia hainbeste gustatzen zaizkigun gutiziak alde batera utzi gabe. Jarraitu irakurtzen!

8 aholku Gabon zoriontsuak eta osasungarriak igarotzeko

1. Planifikatu

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Oso garrantzitsua da Gabonetan ere zure menuak aldez aurretik antolatzea. Horrela, oreka mantendu ahal izango duzu elikaduran. Jakinik zer egunetan izango diren astunagoak bazkariak edo afariak, gainerako otorduak planifika ditzakezu, eta elikagai fresko eta sasoikoak lehenetsi.

2. Kontrolatu asetasuna

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Asetasuna kontrolatzea estrategia bikaina da zure elikadura kontrolatzeko. Baldin badakizu bazkari edo afari ugariagoa izango duzula, eta erraza izango dela gehiegi jatea, afaldu aurretik snack bat hartzeak asetasuna mantentzen lagunduko dizu. Horretarako aukera ezin hobea dira gure lekale-talotxoak. Ezagutu ditugun barietate guztiak, eta aukeratu zure gogokoena.

3. Orekatu Gabonetako menuak

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Diseinatu Gabonetako zure menua nutrizio-oreka kontuan hartuta. Ezinbestekoa da entsalada on bat sartzea, baita zopa edo barazki-krema bat ere. Garai honetako gozoki tipikoentzat lekua uzteko moduan plantea dezakezu. Argi dago jai-bazkariak direnez malgutasunez hartu behar direla, baina, hala ere, gutxieneko kontrol bat eduki daiteke.

4. Ura, beti mahaian

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Saia zaitez ura beti egon dadin zure mahaian. Hidratazio ona funtsezkoa da gure osasunerako, eta ura, funtsezkoa hidrataziorako. Trikimailu original bat ura edatea entretenigarriagoa izan dadin: egin zapore-urak, fruta edo belar usaintsuekin; ukitu berezia emango diete zure otorduei.

5. Kantitateak

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Kontuz ibili zenbat jaten duzun, funtsezkoa baita Gabon osasungarriak igarotzeko. Janaria platereratuta zerbitzatzea trikimailu eraginkorra da hobeto kontrolatzeko zenbat jaten duzun. Horrela, errepikatzeko tentazioa saihestu dezakezu, eta, aldi berean, bermatu elikagai beharrezkoen multzo guztietatik jaten duzula.

6. Frutak eta barazkiak

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Gabonetako zure menuetan fruta eta barazkiak sartzea funtsezkoa da otorduak modu erakargarrian osatzeko eta ahalik eta orekatuenak izateko. Osagai zaporetsu-zaporetsu hauek Gabonetako otordu bereziak aberastu baino ezin dute egingo. Aurkitu fruta eta barazkiak fresko zein izoztuta jateko errezetak eta beste ideia interesgarri batzuk.

7. Mugimendua

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Jaiegun hauetan, eutsi egin behar diozu aktibo ibiltzeko ohiturari. Ariketa fisikoaren errutina on bat guztiz bateragarria da Gabonetako ospakizunekin; ez utzi alde batera. Beste jarduera batzuk ere egin ditzakezu, hala nola paseatzea, patinatzea, dantza egitea, familian jolas aktiboak egitea…

8. Atsedenaldia

8 consejos para pasar unas Navidades sabrosas y saludables.

Mugimendu handiko egunak dira, eta baliteke normalean baino beranduago oheratzea. Dena den, saiatu Gabon hauetan atseden egokia hartzen, denboran zein kalitatean: saiatu egunean 8 orduz lo egiten, argiak itzalita eta teknologia alde batera utzita lo egin, eta mantendu tenperatura egokia. Horretarako, ezin egokiagoak dira ezti-zaporeko gure kamamila-infusioak: oso sentsazio atsegina emango dizute lo egin aurretik. Gehiago jakin nahi duzu gure infusioei buruz?

Beste gomendio batzuk

Urte-sasoi honetan, zaindu zure gosariak ere. Hona hemen gosari ideal baterako 3 ideia.

Gosaltzeko edo eguneko edozein unetarako, gure Edari begetalak, dieta-mota guztietarako egokiak.