COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Egun osorako ohitura berrien gure proposamenaren barruan, bigarren plater gozo-gozo bat prestatzen erakutsiko dizugu: Indioilar-azpizuna laranja-saltsarekin

Indioilar-azpizuna laranja-saltsarekin

2019ko otsailaren 05a

Hona hemen errezeta gozo-gozo bat, zure menuak osatzeko egokia. Indioilar-azpizuna laranja-saltsarekin, kalabazarekin eta jengibrearekin. Hara hor zapore-konbinazio originaleko plater bat: Indioilarkiaren zapore suabeak kontrastea egiten du laranjaren zapore zitrikoarekin eta jengibrearen ekialdeko ukituarekin.

Bigarren platererako proposamen ezin hobea da, urteko garai honetan prestatzeko egoki-egokia. Gozo-gozoa, eta Mediterraneo-zapore izugarria du.

Ikusi bideoan, urratsez urrats, indioilar-azpizuna laranja-saltsarekin, kalabazarekin eta jengibrearekin prestatzeko errezeta:

2/4 lagunentzako osagaiak:

  • 2 indioilar-azpizun
  • Laranja-atal bat plater bakoitzeko.
  • Laranja-azal birrindua.
  • Laranja erdiaren zukua.
  • 50 g kalabaza, laukitxotan moztuta, pertsona bakoitzeko.
  • 10-15 g jengibre
  • 1 koilarakada irin
  • Ezkaia.
  • Oliba-olioa
  • Piperbeltza (askotarikoak).
  • Tipulina.
  • Gatza.

Pausoz pauso:

Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen errezeta goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.

1. Moztu laukitxotan kalabaza (50 g pertsonako).

Paso 1 Receta solomillo naranja

2. Salteatu.

Paso 2 Receta solomillo naranja

3. Birrindu jengibrea.

Paso 3 Receta solomillo naranja

4. Egin laranja erdiaren zukua.

Paso 4 Receta solomillo naranja

5. Txikitu laranja-azalaren zati bat.

Paso 5 Receta solomillo naranja

6. Egin saltsa bat su txikian, jengibrearekin, laranja-azalarekin eta zukuarekin. Bota gatz pixka bat eta koilaratxokada bat irin.

Paso 6 Receta solomillo naranja

7. Urritu saltsa su motelean.

Paso 7 Receta solomillo naranja

8. Erre parrillan indioilar-azpizunak.

Paso 8 Receta solomillo naranja

9. Bota gatza eta piperbeltza, eta gehitu ezkaia.

Paso 9 Receta solomillo naranja

10. Jaitsi sua eta estali 10 minutuz.

Paso 10 Receta solomillo naranja

11. Platerean jarri, laranja-atalarekin, kalabaza-laukitxoekin eta tipulinarekin apainduta.

Paso 11 Receta solomillo naranja

Paso 12 Receta solomillo naranja

Paso 13 Receta solomillo naranja

Paso 14 Receta solomillo naranja

Espainiako laranjen Mercadonaren kanpainari buruz gehiago jakiteko, irakurri artikulu hau.

Beste gomendio batzuk

Ikusi egun osorako ohitura berrien gure proposamena; plater hau eta beste plater orekatu eta gozo batzuk aurkituko dituzu.

Mediterraneoko zaporea duen beste errezeta bat ikusi nahi baduzu, probatu hau: Baserriko oilaskoa, baratxuriarekin eta limoiarekin.