Oraindik ez duzula probatu gure baserriko oilaskoa, ezin gozoagoa? Mercadonako harategian aurkituko duzu.
Hain gustukoak ditugun Mediterraneoko zapore guztien funtsa biltzen du errezeta honek. Labean prestatzen da, baratxuri- eta limoi-ontzailea oilaskoarekin batera sartuta.
Lagungarri, berriz, ipini tomatea, zainzuriak, intxaur-saltsa, brokolia eta limoia, are gozoagoa izan dadin baserriko oilaskoaren zaporea.
Bikaina platera, familiarekin edo lagunekin dastatzeko egoki-egokia.
Ikusi bideoan "baserriko oilaskoa baratxuriarekin eta limoiarekin" errezeta:
Lau lagunentzako osagaiak:
- 4 atzealdeko laurden, baserriko oilaskoarenak.
- Baratxuri- eta limoi-ontzailea.
- Brokolia.
- 50 g intxaur zuritu.
- Cherry tomateak.
- Zainzuri berdeak.
- Piperbeltza (askotarikoak).
- Ezkaia.
- Oliba-olio birjina estra.
- Gatza
- Limoia
- Piperbeltz zuria
Pausoz pauso:
Prozesua pausoz pauso ikusi nahi baduzu, hona hemen errezeta goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
1. Sartu laberako poltsan ontzaile-zorro bat eta baserriko oilaskoaren lau atzealdeko laurden. Baratxuri- eta limoi-ontzailearen ontzian aurkituko duzu laberako poltsa.
2. Itxi poltsa, jarri labeko azpilean eta ordubetez prestatu oilaskoa. Aldez aurretik berotu labea, 180ºC-ra.
3. Garbitu brokolia, eta zatitu.
4. Irakiten eduki, bizpahiru minutuz.
5. Xehatu intxaurrak.
6. Gehitu brokolia, eta dena batera irabiatu.
7. Bota gatza eta piperra eta, ontzeko, limoia.
8. Salteatu zainzuri berdeak, cherry tomateekin batera; bota gatza eta ezkaia.
9. Jarri platerean eta zerbitzatu, zainzuriak, ezkaiarekin egindako tomatetxoak eta oilasko errearen salda pixka bat lagungarri dituela.
Beste gomendio batzuk
Nahi al duzu garagardo bat otordu bikain horretan edateko? Hautatu gehiena gustatzen zaizuna Mercadonako garagardo-aukera zabalean.
Nahi al dituzu beste errezeta batzuk, etxean bazkari eta afari bikainak prestatzeko? Hona hemen gure errezeta-zerrenda. Atera iezaiozu zuku guztia!