Hurbileko laranjak Mercadonako fruten eta barazkien atalean

Hasi da Mercadonan hurbileko laranjen kanpaina

2018ko azaroaren 13a
  • Abuztura arte aurkituko dituzu Mercadonan jatorri nazionaleko laranjak.
  • 200.000 tona laranja baino gehiago erosiko dizkie Mercadonak Espainiako 2.500 bat hornitzaileri.

Hasia du Mercadonak jatorri nazionaleko laranjen kanpaina. Salgai daude jada hurbileko laranjak Mercadonako fruta eta barazkien atalean, urriaren amaieratik 2019ko abuztura arte. Sareetan zein soltean saltzen dira laranjak, eta laranja-zuku egin berriaren zerbitzuan.

2018-2019 kanpainan, 200.000 tona laranjatik gora erostekoa da Mercadona Valentziako Erkidegoko, Andaluziako, Murtziako, Kataluniako eta Kanarietako 2.500 hornitzaileri baino gehiagori.

Navelina barietateko laranjak izango dira denboraldi honetako lehenbizikoak; ondoren, Navel/Navelate, Lane-Late, Lane-Late Powell eta Valencia-Late barietateetakoak jarriko dira salgai. Garratz samarrak izan ohi dira denboraldiko lehen laranjak, baina kanpainak aurrera egin ahala, geroz eta gozoagoak izaten dira.

Heltze-puntu optimoan daudela jartzen dira salgai Mercadonako laranjak, eta freskotasun-une onenean, ahalik eta lasterren garraiatzen baitira dendetara, enpresaren zerbitzu logistikoari esker.

Era askotara kontsumi daitezke laranjak: osorik edo postre gisara, marmeladan, zukututa, gozoen osagai modura... Gainera, antioxidatzaile naturalak eta C bitamina ditu fruta horrek, biak ere lagungarri bikainak urte-sasoi honetan.

Honela egoten dira salgai laranjak Mercadonan

  • Ontziratu gabe
  • 3 kg-ko sareetan
  • 6 kg-ko sareetan
  • Laranja-zuku egin berriaren zerbitzua. Zerbitzu horretan, geroago iristen dira bertako laranjak; azaroan hasten dira, pixkanaka. Zapore eta kalitate handiko laranjak ditugu zukutarakoak ere.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonako laranjen jatorria

Urriaren amaieratik hurrengo urteko abuztura arte saltzen ditu Mercadonak hurbileko laranjak bere supermerkatu guztietan, sareetan eta soltean, Espainiako 2.500 zitriko-ekoizle baino gehiagorekin sinatutako hitzarmenei esker.

Laranja nazionalen ekoizpena agortzean, berriz, beste herrialde batzuetatik inportatzen dira. Urtean bi hilabetez bakarrik gertatzen da hori: abuztuaren amaieratik urriaren bukaera aldera arte. Honenbestez, bertakoak dira Mercadonako laranjen % 90 baino gehiago.

Mercadonak urtean 17.500 milioi eurotik gorako erosketak egiten ditu Espainian, eta hitzarmen komertzialak ditu 8.600 nekazari, 12.000 arrantzale eta 5.200 ganaduzalerekin.

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta barazkia" kanpainarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea.