Gerezi-chutneya prestatzeko errezeta bat erakutsiko dizugu, zure gosari eta askarietan goza dezazun.

Gerezi-chutneya prestatzeko errezeta

2019ko ekainaren 10a

Gerezi-garaian gaude, eta oso fruitu erakargarria eta freskagarria da beroa egiten duen hilabeteetarako. Gereziez gozatzeko modu bat proposatzen dizugu gerezi-chutneya prestatzeko errezeta gozo honekin. Jatorriz Indiakoa da, eta Ingalaterran oso ezaguna.

Ozpinetan egositako fruta eta barazkiekin egiten den konfitura moduko bat da. Ikasi pausoz pauso prestatzen, eta eman ukitu original bat zure gosari eta askariei.

Ikusi bideoan, pausoz pauso, gerezi-chutneya prestatzeko errezeta

4 lagunentzako osagaiak:

  • 900 g gerezi fresko
  • 3 tipula ertain
  • 1 kanela-zotz
  • 10 g jengibre fresko birrindu
  • 20 g piperbeltz (askotarikoak)
  • 1 koilarakada gatz
  • 6 koilarakada sagar-ozpin
  • 8 koilarakada panela

Aurkezpen-proposamena:

  • Zuntz- eta sesamo-ogiaren xerra bat
  • Behi-gazta freskoa
  • Ahuntz-gazta erruloa
  • Camembert gazta
  • Urdaiazpiko egosi naturala

Pausoz pauso:

Errezeta bikain hau prestatzen ikasteko, hemen dituzu prestaketa-prozesuaren xehetasun guztiak.

1. Kendu hezurra gereziei.

Deshuesar las cerezas para la receta de chutney.

2. Moztu tipulak juliana eran.

Cortar las cebollas en juliana par ala receta de chutney.

3. Birrindu jengibrea.

Rallar el jengibre para la receta de chutney.

4. Jarri lapiko batean hezurrik gabeko gereziak, tipula, jengibrea eta kanela.​

Poner en una olla las cerezas deshuesadas.

Poner en una olla la cebolla.

Poner en una olla las cerezas deshuesadas, la cebolla, el jengibre...

Poner en una olla las cerezas deshuesadas, la cebolla, el jengibre y la canela.

5. Bota gazta eta piperra.

Salpimentar los ingredientes del chutney.

6. Eta gehitu ozpina eta panela.

Poner el vinagre y la panela para la receta de chutney.

Poner el vinagre y la panela al gusto para el chutney.

7. Egosi su ertainean, estalita, 35 minutuz.

Cocer a fuego medio con tapadera

Cocer a fuego medio con tapadera durante 35 minutos.

8. Sua eztitu, agortu arte.

Bajar el fuego hasta evaporar el líquido.

9. Platerean jarri, zuntz- eta sesamo-ogiarekin eta urdaiazpiko egosiarekin edo gaztarekin.

Emplatar en pan de fibra y sésamo con jamón cocido o con una selección de quesos.

Receta de Chutney de Cerezas.

Beste gomendio batzuk

Gereziak atsegin badituzu, gerezi-tarta bat egiteko errezeta klasiko hau proposatzen dizugu.

Errezeta freskagarrien bila zabiltza? Ikasi hauek prestatzen: Sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin eta Meloi-gazpatxoa, limoi- eta mendafin-kubotxoekin.