Krema hotz bat hartzea barazkiak kontsumitzeko modu erraz eta atsegina da. Erabil itzazu Mercadonan aurkituko dituzun luzoker freskoak errezeta gozo hau prestatzeko: luzoker eta jogurt greziardun zopa hotza. Harrituta utziko dituzu familia eta lagunak.
Ganba frijitu batzuk gehituta, ukitu originala emango diozu zopari. Lehen plater gisara zerbitza dezakezu. Eman bestelako ukitu bat zure platerei!
Ikusi luzoker eta jogurt greziardun zopa hotzaren errezetaren bideoa:
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 katilu jogurt greziar natural
- 3 luzoker, zurituak eta zatikatuak
- Ganba gordin zurituak, 300 g
- Oliba-olio birjina estra
- Piperbeltz zuria
- 2 baratxuri-ale
- Gatza
- 1 koilarakada azukre
Pausoz pauso:
Irakurri errezeta honen urrats guztiak, eta prestatu luzoker eta jogurt greziardun zopa hotz gozo eta gustagarri bat.
1. Frijitu baratxuria, xerratan ebakia, olio gutxitan.
2. Salteatu ganbak. Gorde.
3. Bota irabiagailu batera luzokerra, zuritua eta zatitua, baina utzi azal-zatitxoren bat, kremari kolorea eman diezaion. Bota jogurt greziar naturala, gatza, piperbeltz zuri pixka bat, zorrotada on bat oliba-olio eta koilarakadatxo bat azukre txuri.
4. Xehatu.
5. Zerbitzatu luzoker-zopa katilu batean.
6. Gehitu ganbak, baratxuriarekin eginak.
7. Bota luzoker-pusketatxo batzuk.
8. Eta zorrotadatxo bat oliba-olio.
Lehen plater aparta duzu luzoker eta jogurt greziardun zopa hotza. Ganba frijituen zapore bereziak, berriz, harrituta utziko ditu zure gonbidatuak.
Beste gomendio batzuk
Hona hemen barazkiak oinarri dituen beste errezeta arin eta goxo bat: Kuiatxo-kiribilak, pistatxo-pestoarekin.
Postre modura, berriz, izozki bat jar dezakezu. Zerorrek prestatu nahi baduzu, hemen duzu Matcha tearen izozkia prestatzeko errezeta.