Bakailao gazituari probetxua ateratzeko modu ezin hobea da Errioxako erara prestatzea, bakailao-errezeta tradizional honekin. Osagaiak xumeak ea ohikoak direnez eta emaitzak zapore bikaina duenez, mahaikide guztiei gustatuko zaie, eta erraz-erraz egiten da, gainera.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, bakailaoa Errioxako erara prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 4 bakailao-solomo gezatu.
- 2 tipula handi.
- 3 baratxuri-ale.
- 1 ogi-xerra txigortu.
- 2 koilarakada tomate frijitu.
- 5 txorizo-piper.
- 425 ml ur
- Frijituetarako irina.
- Gatza.
- Oliba-olioa.
Pausoz pauso:
Errezetei urratsez urrats jarraitzea gustatzen bazaizu, hemen duzu, xehe, nola egiten den bakailaoa Errioxako erara:
1. Jarri txorizo-piperrak uretan, gutxi gorabehera ordubetez.
2. Tipula ebaki juliana erara, eta baratxuria xerra mehetan.
3. Kendu ura piperrei; atera mami guztia, eta gorde.
4. Jarri oliba-olioa kazola batean, su ertainean, eta sueztitu tipula ebakiak. Gardentzen direnean, bota baratxuria.
5. Erantsi piperren mamia.
6. Bota ogia, papurtua. Gehitu tomate frijituaren bi koilarakadak. Nahasi pixka bat, eta ur eta gatz pixka bat bota. Utzi saltsa egosten, su motelean, 20 bat minutuz.
7. Bitartean, ondo garbitu eta lehortu bakailaoa.
8. Irineztatu bakailao-solomoak. Ondoren, zartagin batean, oliba-olio pixka batekin, markatu bakailao-zatiak minutu batez alde bakoitzetik.
9. Pasatu saltsa puregailutik, atzera kazolara.
10. Jarri bakailao-solomoak kazolan eta utzi egosten, 10-15 minutuz, arrain-zatien lodieraren arabera. Kontuz ibili: puntu-puntuan utzi, gehiegi egosi gabe.
11. Behar badu, bota gatza, eta bero-bero atera mahaira. Nahi izanez gero, apaindu piper erre batzuekin eta tipulin-adartxo batekin. Bero-bero atera mahaira!
Nola gezatu bakailaoa
Bakailaoa Errioxako erara prestatzen hasi aurretik, gezatu egin behar da Mercadonan zuretzat dugun bakailao gazitua.
Ikasi nola gezatzen den bakailaoa urrats erraz hauekin:
1. Zatitu pieza, prestatu behar diren anoen arabera.
2. Pasatu ur hotzetan, azaleko gatza kentzeko.
3. Jarri ontzi batean, azala gorantz begira duela. Jarri ura: arraina halako hiru.
4. Utzi ontzia hozkailuan, gutxienez 48 orduz; bitarte horretan, sei bat bider aldatu ura.
5. Prestatu baino lau bat ordu lehenago atera uretatik, harik eta harroena egon dadin. Behar bada, lehortu zapi garbi batekin.
Beste Zenbait Iradokizun
Beste gomendio batzuk daude Mercadonaren arraina buruzko argitalpenean; motei, prezioari eta freskotasunari buruzko azalpenak ematen ditugu.