Edozein ospakizunetarako behar duzun guztia daukazu gure Gabonetako aldizkarian.

Errezetak, trikimailuak eta askoz gehiago gure Gabonetako aldizkarian

2024ko urtarrilaren 06a

Gure Gabonetako aldizkariak iradokizun onenak eskaintzen dizkizu edozein festa edo ospakizunetarako.

Paperezkoa lortu ez bazenuen, digitala eskura duzu esteka honetan. Oso baliagarria izango zaizu, seguru!

Gabonak Mercadona 2023

Aprobetxatu gure Gabonetako aldizkariak urte osoan egindako iradokizunak

Aldizkari honek ideia ugari eskaintzen dizkizu maite dituzunekin edozer ospatu nahi duzunerako: sukalderako inspirazioa, edertasun-trikimailuak, emakumeentzako nahiz gizonezkoentzako opariak, mahai-tresnak, koktelgintza...

Aldizkariaren orrietan, hauei buruzko proposamenik onenak dituzu:

Aperitiboak eta hasierakoak

Gure hestebete iberikoekin ohol sortzaile eta zaporetsu bat prestatzeko modurik onena proposatzen dizugu.

Aipatzekoak dira gure pateak eta gazta-espezialitateak ere, ogi txigortuekin eta marmeladekin konbinatuak.

Badakizu nola antolatu gazta-dastatze bat? Zehatz-mehatz azalduko dizugu:

Hartu kontuan aperitiboetarako gure errezeta txikiak: tartarrezko eta galeper-arrautzazko vol au venta, foie eta marmeladazko txigorki, izokinezko eta mascarponezko vol au ventak eta txingarretako olagarroa hummusean.

Hemen dituzu, pausoz pauso, gure hasierakoen errezetak:

  • Ganboi-entsalada epela.
  • Haragi-kontsomea haragi-bolekin eta galeper-arrautzekin.
  • Porru- eta perretxiko-hostopila.

Nagusiak: Arrainak eta itsaskiak

Zure ospakizun-menuetarako arrain-errezeta onenak:

  • Lupia ozpin-olioarekin eta txirlekin.
  • Legatza labean hur-zarakarrarekin.

Olagarroa egosteko sekretu batzuk ere kontatuko dizkizugu.

Nagusiak: Haragiak

Hona iradokitzen dizkizugun haragi-errezetak:

  • Arkume-besoa zitriko-saltsarekin.
  • Oilasko boilur-saltsaz barrubetea.

Haragi-plateretarako saltsa berezien hiru errezeta eta aurrez prestatutako plateretarako hornigaien ideiak ere aurkituko dituzu: patata-pastela beso errerako, mahatsa eta aza gorria txerrikume errerako, eta batata-purea ahate-izterrerako.

Postreak eta gozokiak

Gozoki-erretilua modurik originalenean prestatzen erakutsiko dizugu, gonbidatuak harrituta utz ditzazun.

Bestalde, errezeta hau aurkezten dizugu: Pavlova tarta mascarpone eta basafruituekin.

Eta hori aski ez dela, iradokizun gehiago ditugu postretarako: txokolate-edalontzitxoak, coulantak, flanak..., eta krema-likore dotoreak haiei laguntzeko.

Gure Panettoneak eta Errege-erroskak ere bikainak dira zure etxekoekin partekatzeko.

Ardo-uztartzea

Egin aukerarik onena zure platerak ardoekin laguntzeko eta zure mahairako bodega hautatzeko. Iradokizun gisa, hona zenbait ardo zuri eta beltz, cava, bermut...

Eta koktelaren mundua gustatzen bazaizu, aukera emango dizugu lau konbinatu zoragarri pausoz pauso prestatzeko:

  • Pineapple Gin
  • Vodka zitrikoa
  • Purple Rain
  • Mango-sorbetea

Mahai-tresnen aukera

Eman ukitu berezi bat zure ospakizunei gure tresneria-proposamenekin: mahai-zapi itzulgarriak, edalontzi eta kopa berrerabilgarriak eta tutorial bat zure mahaia ezpain-zapiekin apaintzen ikas dezazun.

Lurrindegiko oparien ideiak, gustu guztietarako

Bai emakumearentzat, bai gizonarentzat, lurrin klasiko eta arrakastatsuenen sortak.

Eta txikienentzat, haien pertsonaia gogokoenen irudiak dituzten opariak.

Edertasun-tutorialak

Ezagutu aurpegi-edertasunerako My Moment tutorialak, begiak eta aurpegia biziberritzen dituztenak.

Beste gomendio batzuk

Ahuakatea oso elikagai gomendagarria da zure saski orekaturako. Nahi dituzu ikasi 4 errezeta zoragarri?

Jakin ezazu zein aurpegi-errutina den egokiena zure larruazalarentzat, bideo interaktibo honekin.

Hainbeste oturuntzaren ondoren, zure mantel, ezpain-zapi eta bestelako oihaletako orban zailak kendu beharra daukazu? Gida txiki bat emango dizugu, ezin hobeto gera daitezen.