Nahi al duzu errezeta guztiz original bat prestatu? Mercadonako harategian aurkituko duzun untxi-haragia kozinatzeko era oso zaporetsu bat aurkeztera gatozkizu.
Zaporeak konbinatzea gustatzen bazaizu, haragiei ere ondo doakie txokolatea, batez ere untxiari eta gatza daramaten beste jaki batzuei. Mahatsak, berriz, ukitu oso berezia ematen dio gisatuari.
Irakurri errezeta gozo honen urrats guztiak, eta busti ogia saltsan beldurrik gabe!
Jarraitu "untxia txokolatearekin eta mahatsarekin" errezeta prestatzeko bideoko pausoei:
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 untxi (gibela ere barne dela)
- Mahats zuria
- 3 baratxuri-ale
- Oliba-olio birjina estra
- 10-15 g txokolate beltz, kakaoa % 85 duena
- 1 kanela-zotz
- 12-15 almendra
- ½ baso ardo beltz
- Gatza
- Piperbeltz beltza
- Ezkaia
- Perrexil xehatua
- Erramua
Hornigaiak:
- Tipula
- Zekale- eta espelta-ogi biribila
- Perretxiko xerratuen salteatua
Pausoz pauso:
1. Bota motrailura almendra zurituak, txokolate beltzezko ontza bat eta untxiaren gibela (frijitua), eta birrindu dena, trinkotu arte.
2. Frijitu untxia zartagin sakon batean, olio pixka batekin.
3. Bota gazta eta piperra.
4. Gorritu, su ertainean.
5. Gehitu baratxuriak, zurituak eta zatituak; utzi sutan bi minutuz.
6. Bota ardo beltza (basoerdi bat).
7. Utzi urritzen, harik eta alkohola lurrundu arte.
8. Bota erramu-hosto bat, ezkai pixka bat, kanela-zotza eta perrexil xehatua
9. Urez estali eta su ertainean egosi 25 bat minutuz.
10. Gehitu almendra, txokolate beltz eta untxi-gibelezko nahastura, eta utzi su ertainean egosten bost bat minutuz.
11. Gehitu mahats-aleak eta egosi beste bost minutuz.
12. Platera aurkezteko, ipini perretxiko salteatu batzuk, tipula plantxan egina eta ogi frijitua.
Mercadonak bat egin du untxi-haragiaren kontsumoa sustatzeko kanpainarekin. Ekimen hori Untxi Sektorea Sustatzeko Lanbide arteko Erakundeak (INTERCUN) sustatu du, zeinaren helburua baita elikagai horren berri ematea. Untxi-haragiak erabilera asko du, eta Mercadonaren harategian eros daiteke.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen al duzu Mercadonako harategi berria? Akabera-gune bat du, bezeroek haragia nola ebakitzea nahi duten eska dezaten, kostu gehigarririk gabe.
Nahiago duzula arrain-errezeta bat? Proba ezazu arrain- eta itsaski-parrilada bikain hau.