Uda-garaia da arrain- eta itsaski-parrilada bat prestatzeko garai egokiena, plater zaporetsua eta arina baita. Prestatu txingarretan urraburu bat eta sardina batzuk, eta gehitu lurrunetan egositako ganboiak, otarrainxkak eta muskuiluak. Mercadonaren arrandegian aurkituko dituzu osagai horiek guztiak.
Plateraren osagarri, ipini zenbait barazki erre (kalabazina, tomatea eta zainzuri berdeak); zaporeak areagotzeko, berriz, bota almendra xehatua eta/edo olio-, limoi- eta perrexil-emultsio bat.
Tentagarria, ezta?
Ikusi arrain- eta itsaski-parriladaren errezetaren bideoa:
Lau lagunentzako osagaiak:
- Muskuilu-sorta bat
- 4 ganboi
- 4 otarrainxka
- 1 urraburu fresko, erditik irekia
- 8 sardina fresko
- 1 pakete zainzuri berde
- 2 tomate
- 1 kalabazin
- 1 limoi
- Perrexil freskoa
- 1 baratxuri-atal
- Almendra frijituak
- Piperrauts gozoa
- Oliba-olio birjina estra
- Gatz larria
Pausoz pauso:
Hona hemen arrain- eta itsaski-parriladaren gure errezeta prestatzeko aholkuak, pauoz pauso azalduak. On egin!
1. Piztu txingarra.
2. Suak indarra hartu bitartean, prestatu osagarritarako bi saltsa hauek: xehatu motrailuan almendrak, perrexila, baratxuri-atal bat eta piperrauts gozoa, eta bota olio-zurrusta bat. Gorde.
3. Prestatu limoi- eta perrexil-olioa: ipini ontzi batean limoi-erdi baten zukua, perrexila (ondo xehatua), olio ugari eta gatz pixka bat. Birrindu osagai guztiak irabiagailuarekin. Gorde.
4. Prestatu barazkiak: erdibitu tomateak, ebaki xerratan kalabazina eta kendu zainzuri berdeei soberakina.
5. Txingarra prest dagoenean, erre barazkiak, limoi-erdi batekin batera. Erretiratu barazkiak, eta leku bero batean gorde.
6. Prestatu, txingarretan, ganboiak eta otarrainxkak.
7. Prestatu, txingarretan, muskuiluak (ahal dela, kanpai batez estalita), harik eta irekitzen diren arte.
8. Bota gatza sardinei, eta txingarretan erre.
9. Erre urraburua, erditik irekita dela.
10. Jarri platerean, eta ontzi banatan ipini saltsak: almendra xehatuarena, eta limoi eta perrexildun olioarena.
Aurtengo udan arrain- eta itsaski-parrilada eder bat prestatzea erraza, ezta? Ikusi, pausoz pauso, nola prestatzen den gure errezeta, eta dastatu familiarekin eta lagunekin.
Beste gomendio batzuk
Otorduari ekin aurretik, primeran sartzen dira udako aperitibo batzuk. Partekatzeko egoki-egokiak.
Parriladaren ondoren, berriz, seguru gustura jaten dituzuela Mercadonako izozkiak. Zapore-konbinazio apartekoak dira, beroari aurre egiteko eta otordu bikain hori amaitzeko.