COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Udako haragi- eta barazki-barbakoaren errezeta; zinez tentagarria opor hauetan.

Errezeta: Udako haragi- eta barazki-barbakoa

2018ko uztailaren 27a

Barbakoa bat arrazoi paregabea da etxekoekin eta lagunekin elkartzeko eguraldi ona aprobetxatuz. Mercadonak erraztasunak jartzen dizkizu topaketa horietarako udako haragi- eta barazki-barbakoaren errezeta honekin: arkume-txuletak, hirugiharra eta butifarra; prestatzen errazak, eta aproposak txingarren gainean zapore osoa ateratzeko.

Mercadonaren harategian topatuko duzun haragi horrekin jateko, artoa edo barazkiak har ditzakezu —zainzuri berdeak, kalabazina edo piper gorria— barbakoa perfektua egiteko. Eta ondu guztia saltsekin: currya, barbakoa eta aliolia. Denak ezin egokiagoak horrelako une baterako.

Ikusi udako haragi- eta barazki-barbakoaren errezetaren bideoa.

Lau lagunentzako osagaiak:

  • Arkume-txuletak
  • Butifarra freskoa
  • Hirugiharra
  • 1 artaburu egosi
  • Zainzuri berdeak
  • Kalabazina
  • Piper gorria
  • Piperbeltz beltza (errota)
  • Gatz larria
  • Oliba-olio birjina estra
  • Curry saltsa
  • Barbakoa-saltsa
  • Aliolia

Pausoz pauso:

Gonbidatuak harrituta uzteko moduko barbakoa on bat prestatu nahi baduzu, jarraitu udako haragi- eta barazki-barbakoaren errezeta honi pausoz pauso.

1. Piztu sua, eta itxaron txingarrak goritu arte.

Paso 1 Receta barbacoa carne verdura

2. Garbitu eta moztu barazkiak.

Paso 2 Receta barbacoa carne verdura

Paso 3 Receta barbacoa carne verdura

Paso 4 Receta barbacoa carne verdura

3. Moztu artoa, eta jarri txingarretan gatz eta piperbeltz pixka batekin.

Paso 5 Receta barbacoa carne verdura

Paso 6 Receta barbacoa carne verdura

Paso 7 Receta barbacoa carne verdura

4. Jarri haragia txingar gainean. Bota gatza eta piperbeltza txuletei eta hirugiharrari bakarrik.

Paso 8 Receta barbacoa carne verdura

5. Egin dena bi aldeetatik, gorritu arte.

Paso 9 Receta barbacoa carne verdura

6. Jarri platerean, ondu oliba-olio pixka batekin eta hiru saltsak ontzi txikitan aurkeztu, bakoitzak nahi adina har dezan.

 Paso 10 Receta barbacoa carne verdura

Udako haragi- eta barazki-barbakoa errezeta goxoa da, aproposa lagunekin eta etxekoekin jateko, oporretan eguraldi ona aprobetxatuz.

Beste gomendio batzuk

Barbakoa-errezeta goxo honekin hartzeko, probatu Steinburg % 0 garagardo glutenik gabea. Edari freskagarria da, eta, gainera, zeliakoentzat ere egokia.

Gonbidatuak barbakoa egin zain dauden bitartean, eskain iezaiezu labean egindako ahuntz-gaztaren eta brie gaztaren montaditoak. Harrituta utziko dituzu. Ikusi montadito horien errezeta, eta eskaini lagunei eta etxekoei aperitiborik onena.