Udak bere goiena jo duen honetan, zer hoberik, freskatzeaz gain argal mantentzeko balio duen edari hau baino? Hemendik aurrera, zure Mercadona establezimenduan Udako Zero Ardo Beltz Limoidun berria aurki dezakezu, zapore ezti eta zoragarrikoa, baina alkohol eta azukrerik gabea, eta eguneko edozein momentuan hartzeko ezin hobea.
Udako Zero Ardo Beltz Limoiduna, %0 Alkohol eta %0 Azukre
Batere alkohol eta batere azukrerik gabe eginda izateari zor dio bere izena Udako Zero Ardo Beltz Limoidun berriak. Dituen fruta eta barazki estraktu eta aroma erantsiei esker, ardoa eta limoia uztartzen duen zapore sakona eskaintzen digu; ez gara, baina, bere graduazioaz eta gure pisuan izan dezakeen eraginaz kezkatzen ibili beharko.
Udako Zero Ardo Beltz Limoiduna, bere ezaugarriei esker, bikaina da uda honetan zuk nahi duzunean hartzeko: igerilekuan, terraza batean lagunartean, udako afari dibertigarri batean…
Gainera, primeran egokitzen zaie janari mota guztiei, bai eta ordu artean snack edota fruitu lehor mokaduak hartzeari ere.
Mercadonaren Udako Zero Ardo Beltz Limoidunaz nola gozatu
Bere fabrika Ciudad Realen duen JGC SA espainiar konpainiak ekoiztu du Mercadonan aurkituko duzun Udako Zero Ardo Beltz Limoiduna; beste behin ere, Mercadonak enpresa espainiarren produktuen alde egiten duen apustua erakusten da.
Edari iradokitzaile hau 2 litroko plastikozko botila praktikoetan aurkituko duzu, bai eta 330 cc-koetan ere, banakako tamainan, alegia.
Udako Zero Ardo Beltz Limoiduna oso hotza hartzea gomendatzen da; zuhur ibili eta ziurta ezazu, hortaz, zerbitzatu aurretik behar beste denbora eduki duzula hozkailuan.
Ez du, bestetik, inolako prestaketarik behar: hozkailutik mahaira zuzenean atera dezakezu. Bukatzen ez baduzu, botila hozkailuan gorde dezakezu berriro, baina, bere zapore guztiaz gozatzeko, ondoko 5 egunetan kontsumitzea gomendatzen da.
Gainera, glutenik ez duenez, inolako eragozpenik gabe har dezakete zeliakoek.
Uda honetan, Udako Zero Ardo Beltz Limoidunaren zapore ezti eta freskagarriaz egin iezaiozu aurre beroari. Batere alkoholik eta azukrerik gabea, eta eguneko edozein unerentzako apropos-aproposa.
Beste Zenbait Iradokizun
Mercadonaren esnedun edari hotz berriak gomendatzen dizkizugu ere: Kakao, Matcha Latte eta Mango Lassi, nonahi eta noiznahi hartzeko bikainak.