Ikas ezazu Ekialdeko kutsua duen errezeta hau prestatzen zure familiarentzat eta lagunentzat: hegaluzea arroz- noodleekin eta edamamearekin.
Asiar tankera nabarmena du plater honek, eta osagai hauek ditu: hegaluze freskoa, kubotan zatituta (Mercadonako arrandegian aurkituko duzu), eta arroz-noodleak, sojaz eta jengibrez onduak.
Prestatu ondoren, apaindu platera soja-lekaz edo edamamez. Harrituta utziko dituzu gonbidatuak.
Ikusi "hegaluzea arroz-noodleekin eta edamamearekin" errezetaren bideoa:
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 hegaluze marradun, edo hegaluze freskoaren xerrak
- 1 pakete arroz-noodle
- 1 poltsa edamame izoztu
- 1 poto soja-saltsa
- Jengibrea
- 2 edo baratxuri-ale
- Limoia
- Oliba-olio birjina estra
- Hazi-olioa, janariak frijitzeko berezia
- Piperbeltz beltza
- Gatza
Pausoz pauso:
Plater hau prestatzen ikasteko, pausoz pauso jarraitu "hegaluzea arroz-noodleekin eta edamamearekin" errezetaren prozesua.
1. Ebaki hegaluzea kubotan.
2. Markatu arraina, zartaginean, olio gutxirekin, eta gatz eta piperbeltza bota. Kanpotik txigortuta egon behar du; barrutik, berriz, gorrizta.
3. Zuritu eta zatitu jengibrea, xehatu baratxuri-ale bat, eta biak batera erregosi zartaginean, olio beroarekin.
4. Bota soja (ugari) eta limoi birrindua. Urritu eta gorde.
5. Jarri 10 bat gramo noodle laguneko. Frijitu noddleak su ertainean, janariak frijitzeko hazi-olio berezi ugaritan. Segundo batzuk igarotakoan, noodleak puztutakoan, erretiratu sutatik, kurruskari egon daitezen.
6. Egosi edamamea bost minutuz.
Platerean jartzeko:
1. Saltsa-oinarri bat egin.
2. Ipini hegaluzea haren gainean.
3. Jarri gainean arroz-noodleak.
4. Apaintzeko, ipini edamamearen lekak eta babak
Plater zaporetsua eta originala da hegaluzea arroz-noodleekin eta edamamearekin. Ikasi, errezeta honen bidez, nola prestatzen den. Harrituta utziko dituzu gonbidatu guztiak, bai prestatzeko eragatik, bai platera aurkezteko moduagatik.
Beste gomendio batzuk
Arrain-plater bikain horren lagungarri aparta duzu El Pescaíto: zuria edo urdina ardoa, suabea. Primerakoa hegaluzearen eta arroz-noodleen zaporeari laguntzeko.
Eta Ekialdeko ukitu bart eman nahi badiozu otorduari, hautatu izozki-motxiak, japoniar jatorriko koko- edo mango-zaporeko gozo bikainak.