Itsaski-fideua gozo askoa egiteko errezeta, pausoz pauso azaldua eta Mercadonan bertan aurkituko duzun fideuarako frijitukidun saldarekin prestatua.

Errezeta: itsaski-fideua, fideuarako saldarekin

2018ko abuztuaren 24a

Presta ezazu etxean, erraz asko, itsaski-fideua hau, Mercadonan bertan aurkituko duzun fideuarako frijitukidun saldarekin egina. Baietz hatzak miazkatu!

Jarraitu fideuarako saldarekin itsaski-fideua prestatzeko bideoaren pausoei:

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 1 xerra arrain-ezpata fresko
  • 1 txibi fresko
  • Muskuiluak
  • 4 ganboi
  • 400 g fideo ertain
  • 1 brik fideuarako frijitukidun salda
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Aliolia

Pausoz pauso:

Hona hemen itsaski-fideua gozo bat prestatzeko eman beharreko pauso guztiak. Zur eta lur utziko dituzu gonbidatuak. Hain da gozoa...

1. Bota hiru koilarakada olio paella-ontzian. Erregosi muskuiluak eta ganboiak, eta gorde. Erregosi, su altuan, ezpata-arraina eta txibia (zatituak, biak), kolorea hartzen duten arte.

Paso 1 Receta Fideuá Marisco Caldo

Paso 2 Receta Fideuá Marisco Caldo

2. Bota 400 g fideo.

Paso 3 Receta Fideuá Marisco Caldo

3. Nahastu fideoak ezpata-arrainarekin eta txibiarekin.

Paso 4 Receta Fideuá Marisco Caldo

4. Gehitu, aurrez berotuta, fideuarako brikeko salda. Su altuan eduki, irakin arte.

Paso 5 Receta Fideuá Marisco Caldo

Paso 6 Receta Fideuá Marisco Caldo

5. Bota muskuiluak...

Paso 7 Receta Fideuá Marisco Caldo

6. ...eta ganboiak

Paso 8 Receta Fideuá Marisco Caldo

7. Su altuan eduki, irakiten, 10 minutuz, gutxi asko.

Paso 9 Receta Fideuá Marisco Caldo

8. Saldarik geratzen ez denean, egina dago fideua. Bizpahiru minutu itxaron, sua itzalita jada, zerbitzatu baino lehen.

Paso 10 Receta Fideuá Marisco Caldo

9. Jarri platerean, eta, nahi izanez gero, gehitu aliolia.

Paso 11 Receta Fideuá Marisco Caldo

Beste gomendio batzuk

Fideuaren ondoren, ederki sartzen da izozki bat uda-garaian. Hona beroari aurre egiteko zenbait konbinazio tentagarri: Mercadonako izozkiak, aukeran: Nocciola txiki estaldura bikoiztuna, eta esne-gainezko izozki kukurutxodun ertaina kakaozko gailetekin.

Errezeta hauek guztiak ere eskaintzen dizkizugu, uda-garaian plater freskagarriak prestatzeko oso lagungarriak izango zaizkizun ideiez beteak.