Ganboi-entsalada epel zoragarria prestatzen irakatsiko dizugu.

Errezeta: Ganboi-entsalada epela

2023ko urriaren 26a

Entsaladak ere aukera % 100 aproposa dira Gabonetako edozer ospakizunetarako. Egun seinalatu horietan ere nahiago badituzu aukera arinagoak, izugarri gustatuko zaizu plater hau, oso zapore goxoa baitu.

Entsalada epelen ukitu bereziak konbinazio apartekoa eskaintzen dizu: barazki fresko-freskoak eta kalitatezko itsaskiak. Ganboien fintasunak ederki asko bat egiten du kimu samurrekin, tomateekin eta tipulatxekin.

Hasierako gisa zerbitza dezakezu, baina baita plater nagusi gisa ere. Jakin nahi duzu nola prestatu?

Ganboi-entsalada epela, pausoz pauso

4 lagunentzako osagaiak

  • Kimu samurren entsalada, 1 poltsa.
  • 2 exalota.
  • 12 ganboi.
  • 12 cherry tomate.
  • Perrexil freskoa.
  • Gatza.
  • Piperbeltz beltza.
  • Oliba-olioa.
  • Sagar-ozpina.

Pausoz pauso

1. Ebaki cherry tomateak erditik.

Paso a paso para preparar la Receta de Ensalada templada de gambones.

2. Ebaki fin-fin exalotak, eta sueztitu zartagin batean, olio apur batekin.

Paso a paso para preparar la Receta de Ensalada templada de gambones.

3. Gorritzen direnean, gaineratu ganboiak, aldez aurretik zurituta eta onduta. Frijitu guztia pixka-pixka batez. Hautseztatu unean bertan fin-fin xehatutako perrexila, eta utzi geroko.

Paso a paso para preparar la Receta de Ensalada templada de gambones.

Paso a paso para preparar la Receta de Ensalada templada de gambones.

4. Entsalada-ontzi batean, nahasi kimuak tomateekin. Bota gatza eta piperra, eta gehitu olioa eta ozpina.

Paso a paso para preparar la Receta de Ensalada templada de gambones.

5. Amaitzeko, jarri gainean ganboiak (oraindik bero daudela) eta exalota frijituaren saltsa.

Paso a paso para preparar la Receta de Ensalada templada de gambones.

Chefaren sekretua

Ozpinarekin ondu ordez, cocktail saltsa ipin dezakezu, kontraste egingo baitu ganboi beroarekin. Eta ukitu exotikoa eman diezaiokegu osoko arroza, ahuakatea eta almibarreko anana apur bat gehituta.

Beste gomendio batzuk

Entsalada epelen zalea bazara, hona hemen beste aukera bikain bat: Garbantzuen eta ganboi-isatsen entsalada.

Ezagutzen dituzu gure Barazki izoztuak? Erabilgarri askoak, sukaldean nahitaez eduki beharrekoak.

Era berean, Fruta izoztua ere izugarri erosoa da: noiznahi eta hamaikatxo errezetatan dastatzeko moduan.