Pausoz pauso, hostore-pastela porruekin eta perretxikoekin prestatzeko.

Hostore-pastela porruekin eta perretxikoekin

2023ko urriaren 26a

Ikasi nahi duzu hostore-pastel goxo-goxo bat prestatzen? Imajinatzen duzu hostorearen testura kurruskaria porruen eta perretxiko aromatikoen aberastasunarekin nahasian? Bada, horixe prestatu dizugu, errezeta ikas dezazun eta Gabonetan edo nahi duzunean zerbitza dezazun.

Pastel gazi hau prestatzea ematen duen baino errazagoa da. Prest zaude zure maiteen bihotza (eta urdaila) limurtzeko? Jarraitu gure argibideei.

Hostore-pastela porruekin eta perretxikoekin, pausoz pauso

4 lagunentzako osagaiak

  • Zapore biziko perretxiko-mixak, 2 azpil.
  • 2 porru.
  • 3 arrautza.
  • 2 hostore-lamina.
  • 300 ml kozinatzeko esne-gain fresko.
  • 1 tipula gozo.
  • Gatza.
  • Piperbeltz zuria.
  • Oliba-olioa.

Pausoz pauso

1. Ziztatu hostore-orri bat sardexka batekin, zulo txiki batzuk egiteko.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

2. Jarri labeko papera (bilgarrian dator) laberako molde errektangular bati, eta bertan jarri zulatutako hostorea. Hoztu hozkailuan, labean sartzerako hotz-hotza egon dadin.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

3. Moztu porruak xerratan, eta txikitu fin-fin tipula. Sueztitu olio apur batekin zartagin batean. Eman gatza eta piperra.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

4. Zuritzen hasten direnean, gaineratu perretxikoak, eta salteatu.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

5. Bota esne-gaina. Irakiten hasten denean, gaineratu 2 arrautza irabiatu, eta eragin etengabe. Bota gatz gehiago behar badu, eta piperbeltz zuria.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

6. Bete hostorea moldean, eta itxi. Ebaki zerrenda batzuk bigarren hostore-orritik, pastelaren gainaldea apaintzeko abar-antzekoak eginez.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

7. Busti arrautza irabiatu batekin eta egin labean 180 ºC-ra, beroa goian eta behean jarrita. Utzi egiten gorritu arte.

Paso a paso para preparar la Receta de Pastel de hojaldre con puerro y setas.

Chefaren sekretua

Errezeta hau egokia da hasierako plater gisa, eta plater nagusi gisa ere zerbitzatu daiteke. Entsalada bat presta dezakegu laguntzeko, zenbait letxuga zitrikoekin onduta; gazta-saltsa beroak ere ondo datozkio. Tipula karamelizatua ere osagarri egokia da.

Beste gomendio batzuk

Izokin-quichea da erraz prestatzeko beste errezeta arin bat, ganba, tipula, arrautza eta esparragoekin.