Hona hemen hiru saltsa-errezeta zure haragi-plateretarako.

Hiru saltsa-errezeta zure haragi-plateretarako

2023ko urriaren 27a

Zure haragi-platererako saltsa hautatzea erabakigarria izan daiteke errezeta soil bat goi-mailako sukaldaritza-esperientzia bihurtzeko. Zaporeaz gainera, saltsek kolorea eta testura ere eransten diote jakiari, osagai nagusiaren lagungarri baitira.

Hiru saltsa proposatuko dizkizugu hemen, haragi-mota bakoitzarentzat bat: txerri-giharrarentzat, azpizunarentzat eta oilasko betearentzat. Kontu handiz aukeratu ditugu saltsak, bakoitzari dagokion haragi-motaren ezaugarri organoleptikoak nabarmentzeko. Hala, beraz, zapore- eta konbinazio-mundu berri bat esploratzera gonbidatzen zaitugu, Gabonetako zure platerak ahaztezin egiteko. Ikusiko dituzu gurekin?

Urratsez urrats, hiru haragi-motatarako hiru saltsa prestatzeko

Brandydun ziapea txerri-giharrarentzat

Tres recetas de salsas para tus platos de carne

4 lagunentzako osagaiak

  • 1 txerri-gihar, sarean.
  • ¼ tipula gozo.
  • Oliba-olioa.
  • 1 baratxuri-atal.
  • 2 tomate udarekara.
  • Ereinotza.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • 50 ml brandy.
  • 300 ml sukalderako esne-gain.
  • 50 g antzinako ziape.

Pausoz pauso

1. Sueztitu baratxuri-ale bat eta tipula gozoaren laurden bat, txiki-txiki eginda, oliba-olio suabe apur batekin.

2. Gaineratu 2 tomate udarekara, ereinotza, gatza eta unean bertan ehotako piperbeltza. Bota 50 ml brandy, eta utzi alkohola lurruntzen (15 minutu).

3. Atera ereinotza, eta birrindu beste guztia. Gehitu brick txiki bat sukalderako esne-gain eta 50 g antzinako mostaza. Eragin sutan pixka batez, eta zerbitzatu.

Ehiztari-saltsa Azpizunarentzat

Tres recetas de salsas para tus platos de carne

Osagaiak

  • 1 txerri-azpizun.
  • 100 g txanpiñoi.
  • 3 exalota.
  • Oliba-olioa.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • 250 ml ardo beltz.
  • 20 g azukre beltz.
  • 1 koilarakada irin.

Pausoz pauso

1. Txikitu karratu txikitan 100 g barrengorri eta 3 exalota. Sueztitu exalota oliba-oliotan. 5 bat minutu igarotakoan, gaineratu barrengorriak, eta bota gatza eta piperra.

2. Bota 250 ml ardo beltz, 20 g azukre beltz eta koilaratxokada bat irin. Utzi alkohola lurruntzen (20 minutu) su motelean.

3. Erantsi azpizunaren zukua, eta zerbitzatu (nahiago izanez gero, lehenengo birrindu).

Almendra eta porrua oilasko beterako

Tres recetas de salsas para tus platos de carne.

Osagaiak

  • 1 oilasko barrubete. Eskuragarri Gabonetako kanpainan.
  • 1 porru.
  • 1 baratxuri-atal.
  • ¼ tipula gozo.
  • Ekilore-olioa.
  • 250 ml ardo zuri.
  • Erromeroa.
  • 50 g almendra-hauts
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • 10 g almendra, kubotxotan.

Pausoz pauso

1. Zuritu porru bat, ebaki bi erditan luzetara, eta zatitu. Txikitu baratxuri-ale bat eta laurden bat tipula gozo. Sueztitu guztia ekilore-oliotan.

2. Kolorea hartzen duenean, bota 250 ml ardo zuri. Utzi alkohola urritzen (20 minutu).

3. Gaineratu erromeroa, 50 g almendra-hauts eta ur apur bat. Eman gatza eta piperra. Eragin 3 minutuz eta atera erromeroa. Erantsi haragiaren zukua eta 50 g almendra txikitu, eta zerbitzatu.

Beste gomendio batzuk

Hona hemen beste bi haragi-errezeta saltsa interesgarri batzuekin: Azpizun iberikoa % 99ko kakaoarekin eta Txahal-masailak Oportorekin.

Erosotasuna nahi baduzu kalitateari uko egin gabe, Barazki izoztuak beti eskura izatea gomendatzen dizugu.