Delizze - Deskubritu gure txokolateekin egindako errezeta goxo-goxoak

Delizzerekin egindako errezetak: une gozo eta berezietarako bonboiak

2023ko azaroaren 03a

Ongi etorri Delizze bonboien mundura; hemen zapore-leherketa bat da mokadu bakoitza. Oso-oso gustuko ditugu bonboiak, eta uste dugu egoera berezi bihur ditzaketela une xumeak.

Gonbidatzen zaitugu bi errezeta hauek dastatzera: gure Delizze Bizkotxoa, testuren eta zaporeen konbinazio perfektua, eta gure Delizze Moussea, postre klasikoa eta beti ongi etorria.

Zure plana birentzako afari erromantikoa izan zein lagunekin festa bat egitea izan, ezin hobeak dira errezeta hauek. Eta, nork daki, opari ona ere izan daitezke ospakizun-egun horietarako. Txokolate pixka batek edozein une are bereziago bihur dezakeelakoan gaude, eta zurekin partekatu nahi dugu esperientzia.

Hemen duzu zenbait errezeta ahaztezin egiteko pausoz pausokoa.

Bizkotxo-biribilki Delizzeduna

Rollo de bizcocho con Delizze de Mercadona

10 pertsona | 30 min

Osagaiak

  • 4 arrautza.
  • 100 g irin.
  • 120 g azukre.
  • 4 koilarakada kakao-hauts.
  • 50 ml esne.
  • banilla-aromako koilaratxokada erdi bat.
  • 3 koilarakada hur-krema.
  • 8 Delizze bonboi.
  • glas azukrea, hautseztatzeko.

Prestatzeko modua

  • Bereizi gorringoak eta zuringoak.
  • Jarri katilu batean gorringoak, irina, azukrea, kakaoa, esnea eta banilla, eta irabiatu ondo 5 minutuz. Irabiatu zuringoak; gehitu itzazu, eta nahastu kontu handiz.
  • Bota masa 20x30 cm-ko molde errektangular batean, eta egosi labean (aldez aurretik berotuta) 200 °C-tan, 10 bat minutuz (begiratu zotz batekin ea masa egosita dagoen).
  • Atera moldetik pastela, azukrearekin hautseztatutako zapi baten gainean. Zabaldu hur-krema azalera osoan, eta jarri Delizze bonboiak lerrokatuta errektangeluaren ertz luzeenetako batean. Biribildu ondo tarta, eta eraman taula batera.
  • Hautseztatu glas azukrearekin, eta apaindu nahi bezala.

Delizze moussea

Mousse de Delizze Mercadona

6 pertsona | 20 min

Osagaiak

Oinarrirako:

  • 200 g digestive galleta.
  • 60 g hur txigortu.
  • 50 g gurin.

Mousserako:

  • 400 g esne-gain.
  • 200 g hur-krema.
  • 2 tanta banilla-aroma.
  • 10 Delizze bonboi.

Estaldurarako:

- 100 g esne-gain

- 120 g txokolate-zatitxo

- 6 Delizze bonboi, apaintzeko

Prestatzeko modua

  • Oinarrirako, jarri galletak eta hurrak janaria txikitzeko makina batean, eta txikitu. Gehitu gurina giro-tenperaturan, eta txikitu berriz pixka batean. Banatu nahasketa 6 edalontzi edo katilutan.
  • Moussea egiteko, nahastu 100 g esne-gain hur-kremarekin eta banilla-aromarekin. Harrotu gainerako esne-gaina beste ontzi batean, irmo izan arte. Gehitu arreta handiz aurreko nahasketan. Gehitu Delizze bonboiak zatikatuta, eta eragin. Banatu edalontzi edo katiluetan, galleta-oinarriaren gainean.
  • Estaldurarako, berotu esne-gaina burruntzali batean edo mikrouhin-labean, irakite-puntura iritsi arte. Gehitu txokolatezko pipitak; utzi ukitu gabe 3 minutuz, eta ondo nahastu. Jarri kopa edo katiluetan hur-moussearen gainean, eta apaindu Delizze bonboi banarekin. Sartu hozkailuan, eta zerbitzatu hotz.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure bonboi-sorta zabala. Ausartuko zara errezeta bat egiten horietako batzuekin?

Gogoan hartu Cocolizze bonboiekin egindako errezeta hau, eta harritu etxekoak kokoa maite dutenentzako postre batekin.