Thailandiako sukaldaritzako plater ikoniko bat da, mundu osoan oso ezaguna eta zabaldua. Badakizu nola prestatzen den?
Noodle Wok ganbadun hau proposatzen dizugu, Pad Thairen gure bertsioa.
Haren zapore bikainak gusturik finenak ere txunditzen ditu. Animatzen zara prestatzen?
Noodle Wok ganbadunaren gure errezeta prestatzeko pausoz pausokoa
2 lagunentzako osagaiak
- 150 g ganba zuritu izoztu.
- Oliba-olioa.
- 200 g arroz-noodle.
- 1 azenario.
- 3 g jengibre fresko.
- 1 tipulina.
- 1 koilaratxokada kaiena-hauts.
- ½ antxoa lata.
- 20 g irasagar gozoki.
- 2 koilarakada sagar-ozpin.
- 1 edalontzi ur.
- 1 sorta baratxuri fresko.
- 2 landako arrautza.
- 15 g kakahuete.
- Martorria.
- 1 lima.
Pausoz pauso
1. Kozinatu ganbak segundo batzuez, zartagin zabal edo wok erako batean, oliba-olioarekin, eta gorde emaitza beste plater batean.
2. Egosi noodleak ur irakinetan minutu batez, eltze batean.
3. Txikitu barazki guztiak: azenarioa, jengibrea eta tipulina.
4. Salteatu barazkiak ganbak kozinatu dituzun zartagin berean.
5. Gehitu kaiena eta noodle egosiak, eta nahasi.
6. Saltsa prestatzeko, gehitu irabiagailuko edalontzi batean antxoak, irasagarra, sagar-ozpina eta ura, eta birrindu dena.
7. Gehitu saltsa barazkiak eta noodleak dituen zartaginera, eta gehitu baratxuri freskoak zati txikitan moztuta.
8. Egin hutsune bat zartaginean arrautzak olio pixka bat gehiagorekin prestatzeko, eta nahasi gainerako osagaiekin.
9. Gehitu lehen prestatu dituzun ganbak; nahasi, eta zerbitzatu.
10. Platera amaitzeko, bota gainean kakahuete txikitua; gehitu nahi adina martorri, eta lima-tanta batzuk.
Beste gomendio batzuk
Dastatu bestelako zaporeak! Atun eta ahuakate takoen errezeta hau proposatzen dizugu.
Sukaldaritza errazaren zaleagoa bazara, gari-tortillekin egiteko 3 errezeta erakutsiko dizkizugu.