Gari-talotxoen 3 errezeta goxo janari edo afari informal bat egiteko edo sukaldean inprobisatzeko.

3 errezeta Gari-talotxoekin egiteko; errazak eta ezin goxoagoak!

2023ko ekainaren 23a

Presta zaitez mokadurik berezienekin gozatzeko, gure Gari-talotxoekin. Ezin hobeak dira otordu edo afari informal baterako, baita janaria prestatzeko astirik edo gogorik ez duzunerako ere. Minutu gutxi batzuetan inprobisatzeko aukera ematen dute, oso erraz eta azkar prestatzen baitira. Beraz, eguneko edozein unetan har ditzakezu.

Gainera, moldagarriak dira oso, era askotara tolestu baitaitezke, eta forma erakargarriak lor ditzakezu: fajitak, burritoak, irekiak… Jende guztiari gustatzen zaizkio, txiki nahiz helduei, eta aukera bikaina dira zure saski orekaturako.

Onena da zure betegarri gogokoenekin konbina ditzakezula; aukera ugari daude. Inspirazio bila bazabiltza, inoiz huts egiten ez duten 3 iradokizun ditugu zuretzat, baina zeuk erabaki talotxoaren barrualdean zer jarri; ados?

Jarraitu gure errezeten urratsei, eta prestatu bazkari edo afari azkar, goxo eta dibertigarri bat gari-talotxo hauekin.

Hiru errezeta gozo prestatzeko jarraibideak, urratsez urrats

Talotxoa tortillarekin

Ingredientes para Tortilla con tortilla de Mercadona

  1. Irabiatu arrautza bat, eta gehitu patata-lastoak.
  2. Berotu zartagin bat olio-hari batekin, eta gehitu arrautza eta patatak.
  3. Mamitu eta berehala, su baxuan, jarri gari-talotxoa. Beharrezkoa bada, egokitu talotxoaren tamaina zartaginera.

Paso 3 Receta Tortilla con Tortilla: colocar la tortilla de trigo

  1. Eman buelta talotxoari, eta jarri bi edo hiru urdaiazpiko-xerra, bi mozzarella-zati eta eskukada bat espinaka.
  2. Tolestu talotxoa erditik, eta gorritu bi aldeetatik.

Hack talotxoa

Ingredientes Tortilla Hack

  1. Moztu talotxoa erditik muturretako bateraino.
  2. Talotxoa 4 koadrantetan banatuta, jarri ahuakatea haizemaile-forman ebakita.

Paso 2 Receta Tortilla Hack: dividir en 4 cuadrantes

  1. Ondoren, balerianela tomate lehorrarekin, erdibituta.
  2. Ondoren, igurtzi oliba-kremarekin.
  3. Bukatzeko, zabaldu gaztanbera.
  4. Jarri plantxan, oliorik gabe, bi aldeetatik, gorritu arte.

Oilasko-wrapa

Ingredientes Wrap de pollo con tortilla de Mercadona

  1. Nahasi indarrez jogurta eta limoi-zukua.
  2. Talotxaren gainean, zabaldu luzetara oilaskoa, letxuga, tomateak (erditik moztuta) eta artoa.
  3. Gehitu jogurt- eta limoi-saltsa.

Paso 3 de la Receta Wrap de Pollo: salsear con yogur con limón

  1. Itxi talotxoak, tolestuta. Erabili zotz bat, beharrezkoa bada.
  2. Markatu plantxan bi aldeetatik.

Beste gomendio batzuk

Harago joan eta berritzea gustatzen bazaizu, ez jarri mugarik zeure buruari eta prestatu formarik originalenak eta dibertigarrienak dituzten talotxoak: konoak, natxoak, txalupatxoak, takoak…

Nahiago badituzu Gari-talotxo % 100 osokoak, begiratu gure errezeta-proposamenak.

Piadina da sukaldean inprobisatzeko beste baliabide moldagarri bikain bat. Ikasi nola prestatu, eta jarraitu gure kontsumo-proposamenei.