Mercadonaren produktu ezagunenetako bat guacamolea da, aguakate fresko ugariz egina.
Ezagutuko duzu honezkero, baina guacamole-saltsa honek ez du berdinik, eta ahosabai zorrotzenak ere asetzen ditu. Gogoan izan hauek:
- % 95 aguakate freskoa du.
- Zapore eta testura apartak ditu.
- Ekoizpen-prozesuan, azken xehetasuneraino zaintzen da.
- Glutenik gabeko produktua da.
Guacamoleak prestatzeko modu eta erabilera asko ditu. Sarrera moduan jan daiteke, edo aperitibo gisa, eta irudimenerako ateak ere irekitzen ditu: ogi txigortuan, fajitetan, sandwichetan edo wrapetan jan dezakezu, edo ontzi batean jarri eta bertan busti natxoak, arto-opiltxoak edo barazki gordinak. Hona hemen iradokizun batzuk:
Dipeatzeko guacamolea
Goza ezazu guacamoleaz zure familiarekin edo lagunekin harmonia onean, arto-opiltxo eder edo barazki gordin zaporetsu batzuez lagunduta.
Guacamolea ogi txigortuan
Probatu gure guacamolea ogi txigortu goxoetan zabalduta. Aukera ezin hobea zapore guztia sentitzeko eta jaki exotiko horrekin gozatzeko. Guacamolez egin daitekeen sarrera bikain horietako bat da, eta gehien gustatzen zaizkizun osagaiekin nahasi dezakezu.
Guacamoledun wrapa
Gure guacamolea aukera onenetakoa da wrap bat betetzeko, gari- edo arto-opilez egindako ogitarteko biribildu hori. Zapore berezi eta aparta emango dio gainerako osagaiekin konbinatuta. Probatu osagai hauek nahasita: guacamolea, tomatea, indioilar-bularkia, gazta eta lima-zukua. Goxoa, ezta?
Hala ere, guacamoleak beste hainbat aukera ere baditu. Jarri zure asmamena dantzan, saltsa goxo honetaz bete-betean gozatzeko.
Beste gomendio batzuk
Aholkua: zabaldu gure guacamolea Hacendado gari-irinez egindako ogi txigortu kurruskarietan.
Begiratu glutenik gabeko zenbat produktu eta errezeta ditugun.