Asteko menurako ideia batzuk ditugu zuretzat. Denbora aurreztuko duzu, hobeto antolatuko dituzu gauzak eta hobeto zainduko duzu elikadura.

Asteko menurako proposamen bat

2022ko urtarrilaren 13a

Asteko menurako proposamen honekin denbora aurreztuko duzu, eta hobeto antolatuko dituzu sukaldeko lanak. Gainera, zure elikadura hobeto zainduko duzu, janari prestatua saihestuko duzulako, eta energia ere aurreztuko duzu.

Erosoa da, eta dirua aurrezten eta denbora hobeto aprobetxatzen lagunduko dizu

Asteko menu bat iradokiko dizugu, gure ustez erosoa delako eta dirua aurrezten eta denbora hobeto aprobetxatzen lagunduko dizulako. Sukalde-saio bakar batean, bost egunerako menua prestatuko duzu.

Erosketa egiteko, osagaiak prestatzeko eta sukaldean aritzeko orduan dena ondo antolatuz gero, ezin hobeto optimizatuko duzu dena; hortxe dago koska.

Asteko menua arrakastatsua izateko gakoak

1. Planifikatu menua. Aukera bat baino gehiago eskaintzen dituzten oinarrizko osagaiak hautatu; adibidez, arroz integrala edo tomate-saltsa. Begiratu ondo zer daukazun etxean, lehendik daukazuna aprobetxatzeko.

2. Egin erosketa-zerrenda. Proteinak, karbohidratoak eta barazkiak elkarren osagarri izan daitezela, gero prestaketa errazagoa eta orekatuagoa izan dadin.

3. Izoztu. Oinarrizko osagai batzuk izoztu eta gorde ditzakezu; adibidez, tipula txikitua edo salda. Izozteko errazenak gisatuak dira, eta, batez ere, lekaleak. Arroza ere izoztu daiteke, baldin eta zuria bada.

4. Ez ireki tuperrak jateko unera arte; hala, janaria hobeto kontserbatuko da, eta nutrienteak galtzea saihestuko duzu.

5. Antolatu. Etiketatu pakete guztiak, errezetaren izena eta data jarrita.

6. Haragi- eta arrain-xerrak eta hanburgesak banaka gorde, film-paperarekin bilduta, izoztean ez itsasteko.

7. Egositakoa izoztu aurretik, hozten utzi. Hala, ez da kondentsaziorik sortuko ontziaren barruan, eta, beraz, ez da izotz-kristalik egingo janarian.

8. Oliorik, saltsarik eta ongailurik gabe prestatu janaria. Jakiak kontsumitzeko ordua iristen denean, berotu eta gehitu saltsa edo ongailu freskoak platerari.

9. Kroketak, haragi-bolak eta haragi nahiz arrain arrautzeztatuak frijitu gabe baina arrautzeztatuta izoztu behar dira.

Asteko menuaren adibide bat

Hona hemen asteko menu baten adibidea; honekin, otordu orekatuak egin ahal izango dituzu.

Ejemplo de menú semanal para tu menú semanal.

Asteko menu hau egiteko aholkuak

Errezetak aukeratzen eta behar den erosketa egiten jakitea bezain garrantzitsua da sukaldea antolatzea eta prestaketak sinkronizatzea, sukaldaritza-saioa arin joan dadin eta denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazun.

Esate baterako, garbantzuak bezperan jarri beratzen, gauean hidratatu eta goizean falafela prestatu ahal izateko. Batch Cookingeko saioa egin behar duzun egunean, osagaiak prest eduki, errezeta bakoitzari dagokiona aparte jarrita. Azkarrago egingo duzu hala.

Salda bat prestatuko dugu lehenik. Asteleheneko bazkariko lehen platera izango da, eta ilar-krema eta kalabazin-krema egiteko ere erabiliko dugu. Salda sutan dagoen bitartean, oilaskoa curryarekin eta txahal-gisatua prestatuko ditugu su gainean, eta saiheskia eta barazkiak labean.

Consejos para la realización de este menú semanal.

Orain, su guztiak eta labea martxan ditugunean, bakailao-entsalada eta hiru tomateko entsalada egiteko unea da.

Salda prest dagoenean, bi kremak prestatuko ditugu; eta oilaskoa curryarekin prest dagoenean, Kimchi ganbentzako saltsa egingo dugu. Gisatua egindakoan, barazkiak sueztitu eta espageti finezko pasta prestatuko dugu.

Consejos para la realización de este menú semanal.

Saihetsak labetik atera ondoren, quichea sartuko dugu, eta, labean dagoen bitartean, falafela frijituko dugu. 120 minutuan dena prest izan beharko zenuke.

Oso garrantzitsua! Kontsumitu behar duzun egunean, eman bukaera plater bakoitzari: gehitu mozzarela-perlak hiru tomateko entsaladari; ogi-txigorkiak eta urdaiazpiko-zatitxoak ilar-kremari; gnocchiak haragi-gisatuari; eta prestatu izokina eta hirugiharra ogi gainean.

Consejos para la realización de este menú semanal.

On egin!

... Gosari, hamaiketako eta askarietarako ideia batzuk

Olo-galletak kakahuete-kremarekin

Nahasi 20 g kakahuete-krema 10 g gazta-kremarekin, nahaste homogeneo bat lortu arte. Jarri krema hori olo-galleten gainean, eta gehitu masusta batzuk gainean, ukitu freskoa emateko.

Kefir-stracciatella

Txikitu 20 g kakao (% 99koa) labanarekin, txirbil txikitan. Jarri 150 g kefir bol batean, eta nahasi kakaoarekin 50 g ahabirekin. Sartu izozkailuan. Izozkien ordezko goxo-goxoa da.

Beste gomendio batzuk

Afaltzeko astelehenerako Ilar-krema edo ostiralerako Izokin-quichea prestatzen ikasi nahi baduzu, bideoan dauzkazu bi errezetak pausoz pauso azalduta.