Ezagutzen al dituzu krepeen aukerak? Ezin hobeak dira gosari osoa hartzeko edo postre dotore bat prestatzeko. Baita afari azkar eta arinak prestatzeko ere, edota, gourmet moduan jarrita, zure gonbidatuak txundituta uzteko. Bertsio sortzaileagoak nahi badituzu, aproposak dira esperimentatzeko.
Jarraian, hainbat krepe-mota erakutsiko dizkizugu, eta errezeta zoragarri eta oso errazak prestatzen irakatsiko dizugu. Gozo zein gazi, gustu eta une guztietarako eskaintza daukagu. Bazatoz?
Zein krepe-mota aurkituko duzu Mercadonan?
Txokolatez betetako krepeak
Zure gosari eta merienda berezietan gutiziak asetzeko aproposak. Hotz zein bero har ditzakezu. Krepe beroak nahiago badituzu, aski da mikrouhin-labean 8 edo 10 segundoz berotzea, haien zapore eta testura zoragarriaz gozatzeko. 6 unitateko paketean datoz. Azkar prestatu eta erraz jatekoak.
Krepe natural izoztuak
Oso produktu erabilgarria da izozkailuan edukitzeko oinarrizko aukera gisa. Izan ere, afari bat edo eguneko beste edozein otordu asko katramilatu gabe prestatzeko irtenbide bat da. 8 unitateko paketean datoz. Aukera anitz eskaintzen du, krepe-errezeta ugari prestatu baitaitezke, gozoak zein gaziak. Gainera, azkar eta erraz prestatzen dira.
Nola prestatu
Mikrouhin-labea: Jarri krepe bat mikrouhin-laberako egokia den ontzi batean, eta berotu 80 segundoz.
Zartagina: Urtu gurina zartagin batean. Berotu krepe bat 2 minutuz gutxi gorabehera, tenperatura moderatuan. Eman buelta tarteka.
Errezetak krepe natural izoztuekin
Krepe-galette betea
1. Prestatu krepeak fabrikatzailearen jarraibideen arabera.
2. Zartagin batean, olio pixka batekin, prestatu arrautzak plantxan —krepe bakoitzeko bat— gatz-ukitu batekin.
3. Jarri krepe bakoitzaren erdian indioilar-bularki xerra batzuk, ricotta gazta, ahuakate-xerrak eta arrautza bat plantxan.
4. Ixteko, tolestu barrurantz krepearen ertzak 2 cm inguru, eta utzi erdialdea agerian.
Udarez eta gaztanberaz betetako krepeak
1. Prestatu krepeak fabrikatzailearen jarraibideen arabera.
2. Zuritu 3 udare eta ebaki kubo txikitan.
3. Gurina duen zartagin batean, gorritu udare-zatiak 10 minutuz, gutxi gorabehera.
4. Gehitu 40 g ezti inguru zartaginean, eta utzi udareekin batera karamelizatzen.
5. Gehitu nahasketari 200 g gaztanbera eta kozinatu beste 2 minutuz. Jarraian, kendu sutatik eta utzi epeltzen.
6. Jarri udare- eta gaztanbera-betegarria krepe bakoitzaren alde batean, eta estali beste aldearekin.
7. Apaintzeko, gehitu ezti-haritxoak krepeen gainean. Prest dago zerbitzatzeko.
Krepeak egiteko prestakina
Hauts-prestakin honekin krepe gozoak eta gaziak presta daitezke, zure errezetei aniztasuna eta zapore aukera zabala eskaintzeko.
Behin kozinatuta, nabarmentzekoa da krepeen testura leun eta arina, kolore urreztatua eta oso erakargarria. Beste abantaila bat da erraz dosifikatzen eta biltegiratzen dela, sukaldean erosoago egon zaitezen. Produktuaren freskotasuna bermatzen du ontziak, prestatzen duzun aldiro zaporerik onenaz goza dezazun.
Nola prestatu
Nahasketa prestatu ondoren 24 orduz gorde daiteke hozkailuan, betiere botila erabat itxita badago.
Errezetak krepeak egiteko prestakinarekin
Izokin ketuz betetako krepeak
1. Prestatu krepeak fabrikatzailearen jarraibideen arabera.
2. Ondo xehatu kaparrak eta tipulina.
3. Nahastu ontzi batean 150 g gazta krema, 100 g esne-gain, kapar xehatuak, tipulin xehatua eta limoi baten azal arraspatua.
4. Zabaldu gazta-nahasketaren geruza bat krepe bakoitzaren gainean. Ondoren, jarri gainean izokin ketua.
5. Tolestu krepeen aldeak, ixteko.
Suzette krepeak
1. Prestatu krepeak fabrikatzailearen jarraibideen arabera.
2. Atera zukua 2 laranjari.
3. Berotu 30 g karamelu, laranja-zukuarekin batera. Kozinatu su motelean eta loditu nahasketa, oso dentsoa ez den almibar bat lortu arte.
5. Gehitu 25 g gurin, eta nahastu erabat disolbatu arte.
6. Murgildu saltsa horretan zapien moduan tolestutako krepeak, likidoaren zati bat xurga dezaten.
7. Zerbitzatu krepeak plater indibidualetan, banilla-izozkiz eta makadamia-intxaurrez lagunduta.
Beste zenbait gomendio
Ezagutu gure galleta eta pasten aukera, eta neurriz gozatu.
Probatu Mercadonako hummusa eta haren askotariko zaporeak.
Ez al duzu irakurri zure hozkailua eta izozkailua garbitzeko eta antolatzeko gida?