Hummusa Ekialde Hurbileko gastronomiako aperitibo tipikoa da, beste kultura batzuek bereganatu badute ere. Ezin hobea da zure eguneko edozein otordu edo momentutan laguntzeko; haren osagai nagusia garbantzua da.
Mercadonan badakigu elikagai hau aproposa dela ogian jarrita mokadu bat jateko eta gogokoenen artean dagoela. Gainera, oso moldakorra da, eta horrek aukera ematen du beste produktu batzuekin nahasketa interesgarriak egiteko.
Mercadonako hummusa: Zapore-aukera
Hiru hummus-mota ditugu, zuri eta zure etxekoei gehien gustatzen zaizuena aukeratu dezazun.
Classic hummusa
Produktu tradizionalen jarraitzaileentzat. Ogia bustitzeko edo dipeatzeko garbantzu-krema, mundu osoan ezaguna. Apustu segurua!
Hummusa pikillo-piper erreekin
Piperzaleak zoratuko dituen konbinazio txit gozoa. Probatu ezazu, eta ez zara damutuko!
Hummusa Kalamatako olibekin
Zapore-nahaste bikaina. Olibek zapore biziagoa ematen dute, garbantzuaren zaporearekin kontrastean.
Zein duzu gustukoena? Probatu barazkiekin edo picoekin. Era berean, sandwichetan eta ogi txigortuan jartzeko, entsaladak egiteko eta askoz gehiagotarako ere erabil daiteke. Erabili irudimena!
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu gure Glutenik gabeko picoak? Ezin hobeak hummusarekin mokadu bat egiteko.
Probatu duzu gure entsaladilla-sorta? Goxo-goxoak dira!