Mercadonaren kamioi jasangarria

Garraio jasangarriaren aldeko apustua egin du Mercadonak

2020ko irailaren 22a
  • Optimizazio logistikoko estrategia bat du Mercadonak “baliabide natural gutxiagorekin gehiago garraiatzeko”.
  • Garraio jasangarriaren aldeko apustua bere jardueraren inpaktua murrizteko ingurumen-kudeaketako politikaren parte da.
  • Konpainiak, gainera, garraio jasangarrirako aukerak eskaintzen dizkie bezeroei, hala nola ibilgailu elektrikoak kargatzeko 1.200 puntu, bizikletentzako aparkalekuak eta onlineko erosketa.

Logistikaren optimizazioa Mercadonaren ingurumena babesteko politikaren funtsezko zutabeetako bat da. Helburua da “baliabide natural gutxiagorekin gehiago garraiatzea”, bikaintasun logistikoari ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin eusteko aukera emango duen garraio jasangarriaren alde eginez.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonaren kamioi-flota Euro VI kategoriako edo hortik gorakoa da; alegia, gutxien kutsatzen duten kamioiak erabiltzen ditu. Eta badira Mercadonak ibilgailu jasangarrien alde egiten duen apustuaren beste adibide batzuk ere: gasolioaren ordez gas bidez propultsatutako kamioiak; furgoneta elektrikoak, etxeko banaketetarako; eta megatrailer eta bitrailerrak, bidaia bakar batean 60 palet ere garraiatzeko gai baitira tenperatura desberdinetan eta erregai gutxiagorekin. 

Kamioien gaueko deskarga isila da Mercadonaren beste apustu bat. 700 dendatan baino gehiagotan ezarri dute estrategia hori, eta bizilagunak gehiago errespetatzen laguntzen du, baita zirkulazioa eta kutsadura murrizten ere, hiriguneetako puntako orduak saihestuta.

Garraio jasangarria erabiltzeaz gain, badira oinarrizko beste estrategia batzuk jardueraren ingurumen-inpaktua murriztuz logistikaren eraginkortasun gorena lortzeko; besteak beste: kamioien betetze-tasa handia, ibilbideak optimizatzea eta alderantzizko logistika –oinarria da bide guztiak aprobetxatzea, adibidez, dendatik hondakinak eta kaxak jasotzea, berrerabiltzeko–.

Garraio jasangarrirako neurriak MercadonanGarraio jasangarrirako neurriak Mercadonan.

Garraio jasangarrirako aukerak Mercadonaren bezeroentzat

Garraio jasangarriagoa erabiliz erosketak egiteko aukera ematen die Mercadonak bezeroei. Horretarako, adibidez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko 1.200 puntu ditu dendetan (Espainian dauden mota horretako 6 puntutik 1 Mercadonaren dendetan daude), bizikletentzako aparkalekuak, baita onlineko erosketa-zerbitzua ere, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizten duten banaketa eraginkorragoetan oinarritua.

Mercadonaren ingurumen-politika

Orain dela urte batzuetatik, Mercadonak ingurumena kudeatzeko sistema propioa du, bere prozesuen inpaktua murrizteko. Enpresak 40 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen iaz ingurumena babesten. Mercadonaren ingurumen-politikak hiru arlo ditu ardatz: energia aurreztea, logistikaren optimizazioa eta hondakinen kudeaketa arduratsua.

Goiburuko irudia: Mercadonaren gas-kamioiaren irudia.

Logo EAktibatu