Mercadonaren esne-dohaintza Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankuari

Mercadonak 13.500 litro esne eman dizkio Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankuari

2020ko irailaren 17a
  • Urte-hasieraz geroztik, konpainiak 1.500.000 kilo baino gehiago eman dizkie elikagaitan eta norberaren garbitasuneko gaietan Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi.
  • Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa indartu du, eta, osasun-krisiak eragindako egoeraren ondorioz, dohaintzak handitu ditu.

Mercadonak 13.500 litro Hacendado esne oso eman dizkio gaur Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankuari. Kopuru hori urtean zehar erakundeari egin dizkion ekarpenei gehitzen zaie. Gainera, esan behar da kateak Gironako eskualdeetan dituen 28 dendek iraungitze-datatik hurbil dauden eta kontsumitzeko egokiak diren produktuak ematen dizkiela egunero erakunde sozialei —hala, elikagaiak hondatzea ekiditen da—.

Gaur egindako esne-dohaintzarekin, Mercadonak 170.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Gironako zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderi urteko lehen 8 hilabeteetan. Ahalegina egitea eskatzen dio horrek Mercadonari, baina, aldi berean, poza ere ematen dio, enpresaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzeagatik.

Kataluniari dagokionez, urtarrilaren 1etik gaur arte, Mercadonak 1.500.000 kilo baino gehiago eman dizkie elikagaitan eta norberaren garbitasuneko gaitan lurralde osoko gizarte-erakundeei; hau da, 25.000 erosketa-orga baino gehiago betetzeko adina.

Horri dagokionez, Frederic Gómez Elikagai Bankuko presidenteak hau esan du: "Esker ona adierazi nahi diogu Mercadonari premiazko produktuen dohaintza honegatik ere; gaur bertan hasiko gara banatzen lurraldeko erakunde sozialei". Eta hau erantsi du: “Oso ondo datozkigu; izan ere, pandemiaren ondorioz, lurraldean % 40 handitu da elikagai-beharra eta, horren ondorioz, asko handitu da gure elikagaiak behar dituzten pertsonen kopurua. Gainera, gaurko dohaintza hau, zeina Mercadonak egin dizkigun beste batzuei gehitzen baitzaie, bereziki interesgarria da, oinarrizko produktu bat baita."

Bestalde, Mercadonaren Gironako Kanpo Harremanetarako zuzendari Santi Montek eskertu egin du “erakunde sozialak egiten ari diren lana; adibidez, Gironako Elikagai Bankuak”, eta hau adierazi du: “Aurten —familia asko une oso zailak bizitzen ari diren garai honetan—, dohaintza gehiago egin ditugu, gizartearen parte gisa ditugun betebeharrak bete nahi ditugulako, eta behar handiena duten herritarren eskaerei erantzun, ahal den neurrian, eta egoera arintzen lagundu.”

Mercadonaren esne-dohaintza Gironako Eskualdeetako Elikagai BankuariMercadonaren esne-dohaintza Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankuari.

Logo EAktibatu