Hiri-lorategiak Mercadonan

Hiri-lorategiak Mercadonan

2020ko urriaren 14a
  • Mercadonak estalki lorategidunak eta lorategi bertikalak ditu supermerkatu batzuetan, eta ingurumen-onura ugari ekartzen diote hiri-jasangarritasunari.
  • Ekimen honen bidez, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko duen konpromisoa indartzen du. Horretarako, Capacis Fundazioarekin dihardu lankidetzan.

Mercadonak badaki zein garrantzitsua den bera dagoen auzo bakoitzean. Bere denda batzuetako estalkietan eta fatxadetan hiri-lorategiak jartzen ditu, eta, ekimen horri esker, bizilagunekiko harreman ona eta elkarbizitza sustatzen ditu, inguruneari ingurumen-onurak ekartzeaz gainera.

Bideoa gaztelaniaz

Zehazki, Madril hiriko 6 supermerkatuk dagoeneko badituzte horrelako lorategiak. Helbide hauetakoak dira: General Martínez Campos pasealekua 39, Bravo Murillo 5, Ayala 89, Asura 56, Castellana Juan-Gris eta Estocolmo 22.

Berdegune horiek aberasteko, kutsadura murrizten eta bizilagunen ingurunea hobetzen laguntzen duten landare autoktonoak aukeratu dira. Gainera, ureztatzeko premia txikia duten landareak dira; beraz, ura modu eraginkorrean erabiltzeko ekimen jasangarri bat da.

Lorategi horiek 6.000 metro karratu baino gehiago dituzte, eta CO2-a murrizten laguntzen dute beren hiriguneetan. Gainera, lagungarriak dira hegaztiak babesteko, jateko eta atseden hartzeko eremu bat ematen baitie. Ekimen horren bidez, Mercadonak lankidetzan dihardu SEO/BirdLife gobernuz kanpoko erakundearekin, hegazti migratzaileak zenbait neurrirekin babesteko.

Gainera, Mercadonaren eta Capacis Fundazioaren arteko lankidetzari esker, ekimen honek osagai sozial handia hartzen du; izan ere, elkarte horretako adimen-desgaitasuna duten profesionalak berak arduratzen dira lorategiak eraiki, mantendu eta zaintzeaz.

Mercadonaren supermerkatuetan badira beste berdegune-mota batzuk ere: lorategi bertikalak. Klima-abantailak dituzte, beroa murriztu eta hirietako zarata baretzen baitute; gainera, balio estetikoa ematen diete konpainiaren supermerkatuetako bizilagunei.

Mercadonaren erantzukizun soziala: konpromiso bizia

Mercadonak badaki zer eginkizun duen gizartean, eta, horregatik, bere ekintza gehienak gizartetik jaso duen guztia itzultzera bideratuta daude. Enpresaren Erantzukizun Sozialaren planak badu osagai sozial eta etiko bat, zenbait jardunlerroz osatua; jardunlerrook indartu egiten dute planaren hazkunde partekatu eta jasangarria izateko interesa.

Ingurumena Kudeaketako Sistema propioa du Mercadonak, helburu hauek dituena: optimizazio logistikoa, sortzen dituen hondakinak murriztea eta eraginkortasun energetikoa. Sistema hori Ekonomia Zirkularraren printzipioetan inspiratuta dago, hondakinak baliabide erabilgarri bihurtu nahi baititu. Adibidez, erabilera bakarreko plastikozko poltsak ordeztea. Jasangarritasunaren aldeko apustuaren beste adibide bat Garraio Jasangarriko neurriak dira: bere lan-eremuko hirietako airearen kalitatea hobetzea du helburu, eta, horretarako, gero eta teknologia garbiago eta eraginkorragoak erabiltzen dituzten ibilgailuak baliatzen ditu.

Bestalde, jasangarritasunarekin duen konpromisoaren erakusgarri, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren sinatzailea da Mercadona 2011z geroztik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu