Mercadonaren erantzukizun soziala

SEO/BirdLife eta Mercadona, Madrilgo Chamberíko #auzokohegaztiekin

2018ko azaroaren 28a
  • Madrilgo Quevedoko biribilgunean Mercadonak duen zentroko estalkiko lorategian habia-kaxak jarriko dira, bai eta hegaztientzako janlekuak eta edontziak eta intsektuentzako bi hotel ere.
  • Capacis Fundazioari zuzendutako prestakuntza-lantegia izango da.

Mercadonak Madrilgo Quevedoko biribilgunean duen  zentroaren estalkiko lorategira biodibertsitate zabalagoa erakartzearren, SEO/BirdLife-k prestakuntza-lantegi bat emango dio hura mantentzeaz arduratzen den Capacis Fundazioari. Habia-kaxak jarriko dira, hegaztientzako janlekuak eta edontziak, eta intsektuentzako bi hotel. Gainera, horiek zaintzeko arauak emango dizkiete.

Capacis Fundazioari zuzendutako prestakuntza-lantegia izango da. Fundazio horrek desgaitasunen bat duten pertsonekin lan egiten du, haien gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko. Hiriko biodibertsitateari, gune horiek duten garrantziari eta horien zaintzari buruzko informazio-hitzaldi labur bat emango zaie, eta adibide gisa aipatuko zaizkie terrazetan instalatu beharreko materialak eta haien eraginkortasuna ziurtatzeko beharrezko diren zaintza-lanak.

Mercadonak nabarmendu du oso garrantzitsua dela Capacis Fundazioarekin eta SEO/BirdLiferekin kolaboratzea; konpainiak bideratzen dituen erantzukizun sozialeko jardueren artean dago oraingo hau.  María Sapiña Mercadonaren Ingurumen Alorreko zuzendariak adierazi duenez, "aliantza honen bidez SEO/BirdLiferen biodibertsitate-programarekin lan egiten dugu, hiri jasangarriago bat izan dezagun, eta gure jarduerarekin bateragarria izan dadin Madrilgo gure denda batzuetan jarri ditugun hiri-lorategietan hegazti-espezie batzuk egokitzeko prozesua. Horrez gain, ekimen honen bidez sustatu egiten ditugu NBEk bultzatutako Garapen Jasangarriko Helburuetan 15.a (Lurreko ekosistemen bizitza) eta 11.a (hiri eta komunitate jasangarriak).

Quevedoko biribilguneko Mercadona supermerkatuaren estalkiko lorategia (Madril)Quevedoko biribilguneko Mercadona supermerkatuaren estalkiko lorategia (Madril).

Mota honetako ekintzak oso garrantzitsuak dira gaur egungo hirietan. “Gero eta hiritartuago dagoen mundu honetan, hiriek zeregin garrantzitsua dute biodibertsitatearen babesleku gisa, bai eta mehatxatutako espezien babesleku gisa ere. Lehenik, hirietan bizitzera egokitzen diren espezie askok aurrera egiten dutelako, abantaila gisa baliatuta, besteak beste, elikagai-ugaritasuna, harraparirik eza edo bero-uharte efektuaren ondorioz tenperatura leunagoak izatea”, adierazi du Beatriz Sánchezek, SEO/BirdLiferen Hiri Biodibertsitateko programaren koordinatzaileak.

Gainera, hiriko gune naturaleko ekosistema-zerbitzu ugari eskaintzen dute: airea edo ura araztu, CO2-a finkatu edo klima-aldaketaren eragina arindu, eta, ondorioz, hiriak bizitzeko egokiagoak eta osasungarriagoak dira. Eta osasun-onurak eta hiritarrentzako ongizatea ekartzen dituzte. Garbi erakusten dute hori hainbat ikerketak.