Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Trabajador de Mercadona

Mercadonako langileen lan-baldintzak

Mercadonako langileen lan-baldintzak

"Jaso ahal izateko, eman egin behar da aurretik”.

Mercadonaren lan-baldintzak enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzeagatik nabarmentzen dira, prestakuntza, barne sustapena eta ekitatea bultzatzen dituen Giza Baliabide Eredu baten bitartez.

Mercadonaren Giza Baliabideen politika aintzatetsi du Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), eta Banaketaren sektoreko lehen enpresa da Merco Talentua sailkapenean.

Zer eskaintzen du Mercadonak?

  • Enplegu egonkor eta kalitatezkoa

Mercadonako beharginek kontratu iraunkorrak dituzte, eta sektoreko batazbestekoa gainditzen duten soldatak.

trabaja con nosotros condiciones-1

  • Ordainketa politika bereizgarria

Mercadonak bere langile taldearekin partekatzen du bere urteko irabazien zati bat. Mercadonako langileek, gainera, mailaketaren urrats bakoitzeko (antzinatasun urte bat) soldata igoerak aurreikusten dituen ordainketa politikaren onurak jasotzen dituzte, postu bakoitzean bost soldata-maila ere badaudelarik.

trabaja con nosotros condiciones-euskera 3 trabaja con nosotros condiciones 4 eu

  • Berdintasuna eta ekitatea

Mercadonan ez dugu sexu, adin edo beste inolako egoerari lotutako bereizketarik egiten, eta tolerantziaren, berdintasunaren eta aniztasunaren balioak sustatzen ditugu. Horren erakusgarri da “erantzukizun bera, soldata bera” dioen araua.

  • Prestakuntza eta Barne Sustapenenerako aukerak

Pertsonak prestatzen eta aukerak ematen badizkiezu, talentu-mintegi bat sorrarazten duzu.

trabaja con nosotros condiciones 2 eu

 

  • Bateragarritasunerako neurriak

Mercadona saiatu egiten da bere langileek ondo batera ditzaten beren eginkizun pertsonalak eta profesionalak. Beste neurri batzuen artean, amatasun baja hilabete batez luzatzeko aukera ematen du, eta Haurrentzako Zentroak ditu bere bloke logistikoetako batzuetan.

trabaja con nosotros condiciones euskera

 

  • Gardentasuna eta Parte-hartzea

Mercadonak enpresaren informazioa eta helburuak partekatzen ditu bere langileekin. Gainera, haiekiko elkarrizketa eta parte-hartzea sustatzen ditu talentua garatzeko giltzarri gisa, ideiarik onenak lortzeko konpainiaren parte diren pertsona guztien ahalmen sortzailea baliatu behar baita.

Beste Informazioia

 Txarkuteria ataleko langilea

Mercadonaren lan-eskaintzak

Ezagutu Mercadonaren lan-eskaintzak

Eskaintzak