Pedro, Gandiako Mercadonako denda bateko arrain-saltzailea.

Pedrok, Mercadonako arrain-saltzaile batek, bere istorioa kontatu digu

2018ko irailaren 26a
  • Hogei urte luze dira Pedrok Mercadonako arrandegi batean lan egiten duela. Bideo honetan emango digu bere lanaren berri.

Bideoa gaztelaniaz

Pedro Duquek hogei urte baino gehiago daramatza Mercadonan lanean, Valentziako Gandia herriko denda bateko arrandegian.

Lehen, mekanikoa zen Pedro, eta Mercadonan hasi zenean, ohartu zen gehien gustatzen zitzaiona bezeroekin tratatzea zela. Egun, 57 urte ditu. 

Azaldu digunez, arrain-saltzaile jarduteko trebakuntza eman zioten hasieran; orain, berriz, bera aritzen da beste arrainketari batzuk prestatzen. Oso gogokoa omen du lanbidea beste batzuei irakastea, berari irakatsi zioten bezala.

Pedrok dioskunez, izugarri aldatu da Mercadonako arrandegia bera han lanean hasi zenetik. Orain, arrain-kontuez gehiago omen dakite Mercadonakoek, eta gauza asko egin omen dira langileen jarduna eta bezeroen arreta hobetzeko. Mercadonako arraina harrapatu berria dela diosku, 24 ordu baino gutxiago daramatzala lehorrean, eta erabat ziurtatzen du haren freskura.

Mercadonak hau guztia eman diola dio Pedrok: egonkortasuna, bere buruarekiko segurtasuna, trebakuntza..., eta lanbide bat, gustatzen zaiona eta harro sentiarazten duena.

Pedroren konpromisoa eta haren lanarekiko grina azpimarratzen ditu Mercadonak, eta gogoratzen du hori dela konpainiako langile guztien jarrera eta helburua: ahalik eta zerbitzurik onena ematea beti.

Mercadonako lan-baldintzak

Gustura egon behar dute Mercadonako langileek, haiek baitira gure bezeroen gogobetetasunaren eragileak. Horregatik dira hain garrantzitsuak langileak Mercadonarentzat.

Bereizgarri hauek dituzte Mercadonako lan-baldintzek: enplegu egonkorra eta kalitatekoa, eta sektoreko batez besteko soldatak baino hobeak.

Mercadonako giza baliabideak kudeatzeko ereduak, berriz, balio hauek sustatzen ditu: trebakuntza, maila profesionalez igotzeko aukera eta zuzentasuna, besteak beste. Hori dela eta, Nazio Batuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) aintzatetsi egin du Mercadonaren eredua. Sektoreko lehen enpresa gisa ageri da Mercadona Merco Talento sailkapenean eta Adeccoren "Lan egiteko enpresa zoriontsuenak" inkestan.

Mercadonaren webguneko enplegu atalean daude konpainiaren azken lan-eskaintzak.