Mercadonako langile bat supermerkatu bateko harategi-atalean

Hona Mercadonako lan-baldintzak

2018ko abuztuaren 22a
  • Mercadonako langileak gogobetetzea da konpainiaren giza baliabideetako politikaren helburu nagusia.
  • Hori dela eta, bereizgarri hauek dituzte Mercadonako lan-baldintzek: enplegu egonkorra eta kalitatekoa, eta sektoreko batez besteko soldatak baino hobeak.

Mercadonarentzat, langileak oso aktibo garrantzitsua dira, eta xede bakarra lortzera bideratzen da plantillako 84.000 gizon-emakumeen talentua: zerbitzu bikaina eskaintzea "nagusiei", hots, bezeroei.

Helburu hori lortzeko, gustura egon behar dute Mercadonako langileek; horregatik, konpainiaren giza baliabideetako politikak balio hauek ditu oinarri, besteak beste: enplegu egonkorra eta kalitatekoa, eta sektoreko batez besteko soldatak baino hobeak.

Hona hemen Mercadonako langileen lan-baldintza nagusiak.

Mercadonako lan-baldintzak

  • Enplegu egonkorra eta kalitatekoa: Mercadonako langileek lehenbiziko egunetik dute kontratu finkoa, eta sektoreko batez besteko soldatak baino hobeak.

Mercadonako plantilla osoari eta oinarrizko langileen hasierako soldatari buruzko datuak (2017)

  • Ordainketa-politika berezia, sektoreko batez bestekoa baino hobea: Mercadonako langileen soldata % 11 igotzen da enpresan duten antzinatasunak aurrera egin ahala, bost tarte osatu arte.
  • Mozkin partekatuak: Mercadonako langileei aitortu egiten zaie egiten duten lana eta ahalegina, eta konpainiak haiekin partekatzen ditu urtean zehar lortzen dituen etekinak.

2017an Mercadonako langileen % 98aren artean banatutako primari buruzko datuak

  • Berdintasuna eta ekitatea: Mercadonako giza baliabideen ereduak berdintasuna, aniztasuna eta tolerantzia sustatzen ditu; hau da, ez da bereizketarik egiten sexua, adina edo beste ezaugarri batzuk direla-eta. Ekitatea ere ezinbesteko balioa du konpainiak, eta printzipio honen arabera gauzatzen da: "Ardura bera, soldata bera".

Oinarrizko langileak eta zuzendariak, sexuaren arabera sailkatuak, 2017an

  • Bizitza pertsonala eta lana uztartzea: Langileak gustura edukitzeko helburuari jarraikiz, lana eta familia uztartzeko erraztasunak eskaintzen dizkie Mercadonak. Horretarako, lanaldi murriztuan jarduteko aukera eskaintzen die, eta amatasun-baja hilabete luzatzekoa.

Mercadonako langileak: lanaren eta bizitza pertsonalaren uztartzea (2017ko datuak)

  • Trebakuntza eta kategoria-igoera: Langileen etengabeko trebakuntza bultzatzen du Mercadonak, eta baliabide material eta jende ugari erabiltzen du horretarako. Enpresan kategoriaz igotzeko aukerak ere sustatzen dira.

2017an Mercadonak bere langileen trebakuntzan egindako inbertsioari buruzko datuak

  • Gardentasuna eta partaidetza: Mercadonako langileek badakite zein diren konpainiaren helburuak, eta hari buruzko informazio garrantzitsua jasotzen dute. Izan ere, ezinbestekoak dira langileen partaidetza eta haiekiko elkarrizketa enpresa garatu eta aurrera egin dezan

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) —Nazio Batuen mendekoa— Mercadonaren lan-baldintzak aintzatetsi ditu bere “Enplegu atipikoa munduan” ikerketan.

Bestalde, Espainiako orotariko banaketaren sektoreko lehenengo enpresa da Mercadona, eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarrena, MERCOren (Monitor Español de Reputación Corporativa) Enpresen 2018ko Sailkapen Orokorrean.

Gehiago jakin nahi baduzu Mercadonako lan-baldintzei buruz, irakurri gure webguneko Enplegua eremua, edo deskargatu gure Urteko txostena

Goiburuko irudia: Eva, Zaragozako Miralbuenoko Mercadonaren dendako langileetako bat.