Mercadonako langile bat, supermerkatu bateko kutxa-lerroan

Mercadona, Talento sailkapeneko lehen enpresa da banaketaren sektorean

2017ko urriaren 24a
  • Banaketaren sektorean hobekien baloratutako enpresa da Mercadona talentua erakarri eta atxikitzeko gaitasunari dagokionez, eta nazio-mailako seigarrena.
  • Mercadonako lan baldintzak lanpostu egonkor eta kalitatezkoak eskaintzeagatik nabarmentzen dira.

Espainian talentua erakarri eta atxikitzeko gaitasunari dagokionez, banaketaren sektoreko lehen enpresa eta mundu-mailako seigarrena da Mercadona, Merco Talento sailkapenaren arabera. Mercadonak, gainera, aurrera egin du talentua erakarri eta atxikitzeko gaitasunean, bederatzigarren postutik seigarrenera igo baita, urte bakar batean.

Izen on korporatiboa neurtzen duten Espainia eta Latinoamerikako monitoreen arteko garrantzitsuenetakoa dugu Merco monitorea. Merco Talento, bere aldetik, pertsonen kudeaketa ebaluatzera zuzendutako aldaera da, eta Espainian lan egiteko 100 enpresa erakargarrienak identifikatzeko misioarekin sortu zen 2006an.

Mercadonako langilea oso aktibo baliotsua da; horregatik, hain zuzen, enplegu egonkorra, soldata onak eta barne promozioagatik aintzatetsia den giza baliabideen eredu bat aplikatzen dugu.

Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) Mercadonaren langileen baldintzak aintzatetsi ditu enplegu egonkor eta kalitatezkoari dagokionez. Hona hemen Mercadonaren lan baldintzak.

Merco Talentori buruz

Talentuarekin zerikusia duten izen onaren dimentsio ezberdinak ikertzen ditu Merco Talentok, eta talentua erakarri eta atxikitzeko orduan enpresek duten erakargarritasunaren gainean kolektibo guztien ebaluazioa kontuan hartzen du.

Zazpi publiko estrategikoren balioespenak biltzen ditu Merco Talento monitoreak, giza baliabideen kudeaketaren ratioei buruzko 30.527 inkesta tarteko. Aurten, 19.240 langileren, 9.070 unibertsitarioren, negozio-eskoletako 777 ikasleren, 1.200 hiritar baino gehiagoren, eta giza baliabideen alor ezberdinetako 130 adituren iritzia jaso du, hain zuzen ere.

Goiburuko irudia: Jezabel, Los Tempranales supermerkatuko langilea, San Sebastián de los Reyes-en, Madril.