COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Lourdes, Mercadonako langilea, Valdemoro Sur supermerkatuan, Valdemoron, Madril.

Mercadonaren lan-baldintzen nondik norakoak

2017ko apirilaren 21a
  • Lanpostu egonkor eta kalitatezkoak eskaintzeagatik nabarmentzen dira Mercadonaren lan-baldintzak.
  • Bere langileak asebete nahi ditu konpainiak bere Giza Baliabideen politikaren eskutik, formakuntza, igoera eta ekitatea sustatzeagatik aintzatetsia, beste balio batzuen artean.

Garrantzi handiko aktiboa da Mercadonako langilea. Beren “Nagusiak” (bezeroak) zerbitzu bikain batez asebete ditzaten, asebeterik egon behar dira Mercadonako langileak beraiek ere. Horrenbestez, bere langile talde osoaren garapen pertsonal zein profesionala sustatzeko lan egiten du Mercadonak, lidergoan oinarritu, eta esfortzua, erantzukizuna, elkarrekiko konpromisoa eta etengabeko hobekuntzaren alde apustu egiten duen enpresa kultura bat ardatz duela.

Motibazio, konpromiso eta bikaintasun maila hauek Mercadona proiektua osatzen duten pertsona guztiengan erdiesteko, “jaso ahal izateko aurretik eman egin behar dela” dioen egi unibertsalean oinarritzen den Giza Baliabideen politika darabil konpainiak. Balio multzo bat jartzen du honela bere 79.000 langileen eskuetan, eta hauek beren konpromiso eta esfortzuaz itzuli egiten diote egunero.

Hauek dira Mercadonaren langileek dituzten baldintza nagusiak.

Lan-baldintzak Mercadonan

  • Egonkortasuna: Mercadonak enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzen du. Gure langile taldeak kontratu mugagabeak ditu, eta sektorearen batezbestekoaren gainetik dauden soldatak. 

Mercadonako langileak, datuak.

  • Ordainketa: Norbanakoen merituak eta esfortzua aintzatesten ditu Mercadonak, eta langile taldearekin partekatzen ditu urtean zehar jasotako irabaziak. 2017an, hain zuzen ere, aurreko urteko mozkinaren %25 partekatu du. Mercadonako langileei aplikatzen zaien ordainketa politikak, gainera, soldata igoerak aurreikusten ditu mailaketaren urrats bakoitza (antzinatasun urtea) egitearekin batera, erantzukizun postu bakoitzean bost soldata-maila ere badaudelarik. 

Mercadonako langileentzako ordainketa politika.

  • Berdintasuna eta ekitatea: Mercadonan ez dugu bereizketarik egiten sexu, adin edo beste inolako egoerarengatik, eta tolerantziaren, berdintasunaren eta aniztasunaren balioak sustatzen ditugu. Horren adibide da “erantzukizun bera, soldata bera” dioen araua. Berdintasun Plan bat ere badugu, ekitatearen printzipioan oinarritua.
  • Formakuntza eta Sustapena: Mercadonak baliabide ugari bideratzen ditu bere langileak formatzeko. Eta formakuntzaz gain, barne sustapenerako aukerak ere bultzatzen ditu.

Mercadonako langileen formakuntza.

  • Bateragarritasuna: Mercadonak bere langileek dituzten eginkizun pertsonal eta profesionalen artean oreka lor dezatela bilatzen du, lidergoaren bitartez. Beste neurri batzuen artean, ordutegien plangintza sustatzen du, langileak ordutegi jakin bat izan dezan. Zenbait bloke logistikok dituzten Haurrentzako Zentroak dira beste adibideetako bat, edo amatasun baja hilabete batez luzatzeko aukera eman izana.

Mercadonako langileen bateragarritasunaren kopuruak

  • Gardentasuna eta Parte-hartzea: Mercadonak bere helburuak eta enpresa informazioa partekatzen ditu bere baitan, eta langileekiko elkarrizketa eta haien parte-hartzea sustatzen ditu talentua garatzeko giltzarri gisa. 

Azken buruan, lanpostu egonkor eta kalitatezkoak eskaintzearen alde apustu egiten duen Giza Baliabide eredua du Mercadonak, formakuntzaren eta barne sustapenaren bidetik abiatzen delarik, beste balio batzuen artean.

Horren emaitza dugu bere langile taldea: motibazio handikoa, eta, elkarrekin egindako proiektuaren helburuak lortze aldera, konpainiaren ikuspegiarekin lerratua.

Mercadonako langilea Algeciraseko supermerkatuan, Cádizen.Enrique, Mercadonako langilea Algeciras-eko supermerkatuan, Cádizen.

Mercadonaren lan-baldintzek jaso dituzten aintzatespenak

Nazio Batuen menpe dagoen Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), bere “Enplegu Atipikoa Munduan” txostenean, berriki aintzatetsi du Mercadonak egiten duen Giza Baliabideen kudeaketa konpainiaren lehiakortasun estrategiaren giltzarrietako bat dela. NLEaren aburuz, Mercadonak enplegu egonkor eta kalitatezkoaren alde egiten duen apustua, nahiz formakuntzan eta langileekin mozkinak elkarbanatzen egiten duen esfortzua, bere Giza Baliabideen politikaren arrakastaren atzean dauden faktoreak dira. Mercadona, bestetik, Banaketaren sektoreko lehen enpresa da Merco Talento rankingean, eta “Lan egiteko enpresa zoriontsuenak” izeneko Adecco Inkestak egindakoan.

Mercadonaren lan-baldintzei buruz gehiago jakiteko, gure web-orriko “Langilea” atala bisitatzea gomendatzen dugu, edo gure Urteko Memoria deskargatzea. Mercadonaren lan eskaintzak kontsultatzeko gure webeko “Enplegua” atalera joatea gomendatzen dugu. 

 

Goiburuko argazkia: Lourdes, Mercadonako langilea, Valdemoro Sur supermerkatuan, Valdemoron, Madril.