Manuel, Costa Ballenako Mercadona supermerkatuko langile bat (Rota, Cádiz)

Manuelek, udako kanpainan diharduen Mercadonako langile batek, bere istorioa kontatu digu

2018ko uztailaren 25a
  • Manuel Andradek, udako kanpainako langile batek, Mercadonako langile gisa duen esperientzia kontatu digu bideo honetan.

Bideoa gaztelaniaz

Manuel Andrade Mercadonako langileak 24 urte ditu eta Rotakoa da (Cádiz). Badira lau urte Mercadonan lan egiten duela udako eta Aste Santuko kanpainetan, horrek aukera ematen baitio lana eta Finantza eta Kontabilitateko unibertsitate-ikasketak uztartzeko.

Manuelek dio 2015eko udan hasi zela Mercadonan lanean ikasketak ordaintzeko, eta frutategirako, kutxetarako eta apalak betetzeko trebakuntza jaso zuela.  

Mercadonan lan egitea gogoko du jendaurrean lan egiteko aukera ematen diolako; hain zuzen ere, oso pertsona irekia da, eta asko gustatzen zaio bezeroekin tratatzea. Azaldu digu Mercadonan bezeroak “Nagusi” direla, oso garrantzitsuak direlako eta behar duten guztian lagundu behar zaielako.

Mercadonako soldata enpresan hasten direnentzat oso egokia dela adierazi du.

Oinarrizko langileen hasierako soldataMercadonako oinarrizko langileen hasierako soldata eta trebakuntza-plan espezifikoak.

Oinarrizko langileen soldata-taulaMercadonako oinarrizko langileen hasierako soldata eta trebakuntza-plan espezifikoak.

Manuelek esan digu asko gustatuko litzaiokeela Mercadonan lanean jarraitzea behin ikasketak amaitutakoan.

Horrez gain, oso harro eta pozik dago enpresako langile izateagatik, pertsona gisa hazten lagundu baitio.

Mercadonak balioetsi nahi du Manuel bezala kanpaina espezifikoetan konpainiaren parte diren guztien inplikazioa eta lana. Kanpaina horietan aritzen diren askok enpresan jarraitzen dute lanean gerora ere.

Mercadonaren lan-baldintzak

Joan den ekitaldian 5.000 lanpostu finko berri sortu zituen Mercadonak. 2018ko udako kanpaina honetan, beste 9.000 lanpostu sortu ditu iritsiko diren turisten eskariei erantzuteko eta zerbitzuaren bikaintasunari eusteko, Mercadonako langile finko askok oporrak baitituzte garai horretan. Udako kanpainako langileak ekainetik irailera bitartean kontratatzen dira.

5.000 lanpostu finko berri baino gehiago 2017anMercadona: enplegu-sorrera.

Mercadonan, langileak gustura egon behar du. Mercadona osatzen duten pertsona guztiak oso garrantzitsuak dira, errendimendu handiko talde bat osatzen baitute, bikaintasunera eta bezeroen erabateko gogobetetzera bideratua dagoena.

Mercadonako langileak gustura egoteko, giza baliabideen politika berezi bat aplikatzen du konpainiak; Mercadonaren lan-baldintzek lan egonkorra eta kalitatekoa eskaintzen dute, eta balio handiko beste zenbait ezaugarri, hala nola trebakuntza, egonkortasuna, maila profesionalean gora egiteko aukera eta berdintasuna.

Mercadonak eskaintzen dituen lan-kondizioei esker, Mercadonaren proiektuarekin inplikatutako eta konprometitutako pertsona-talde bat du enpresak.

Mercadona sektoreko lehen enpresa gisa ageri da Merco Talento sailkapenean, eta Nazio Batuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) haren giza baliabideen eredua aintzatetsi du.